Azkoitia (Gipuzkoa)

Jaunartze txikia eta handia, neska-mutilek batera Elosuan

Jaunartze txikia eta handia, neska-mutilek batera Elosuan <p>Elizara joan behar izaten zuten. Hilean lehenengo ostiralean konfesatzera joaten ziren eta apaizari beldurra zioten. Jaunartzea Elosuan egiten zuten auzoko neska-mutil guztiek batera. Bi jaunartze egiten ziren orduan: txikia zazpi urterekin eta handia, berriz, hamaika urterekin. Jaunartzean praka motzdun trajea eta medaila eramaten zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-019-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elizara joan behar izaten zuten. Hilean lehenengo ostiralean konfesatzera joaten ziren eta apaizari beldurra zioten. Jaunartzea Elosuan egiten zuten auzoko neska-mutil guztiek batera. Bi jaunartze egiten ziren orduan: txikia zazpi urterekin eta handia, berriz, hamaika urterekin. Jaunartzean praka motzdun trajea eta medaila eramaten zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Elizara joaten zineten?
- Elizara ordun txintxo. Oiñ ez baiñe ordun bai. Ordun hillen lelengo ostiralien konpesatzea ta, hori ia fijo. Eta Paskukue ein eta.
- Elusura apaiza kanpotik etortzen zen ala?
- Fijo, fijo bertan. Bai, lehen esan dizutan hori zauen ordun. Nik, eta nere moduan gehixaok esango luke, ta apaiza ikusteko ordun, garbi esan, billurre eukitzen nun. Hain tzan gogorra, bai, hain tzan gogorra. Bai.
- Eta komunioa nun egin zendun?
- Elusun. Gu Azkoitti partekuk gea izetez baiña beti Elusure izen izen gea elizez.
- Komunioa txikia eta haundia?
- Bixek. Zazpi urtekin txikixe eta hamaikakin haundixe.
- Eta biak berdinak izaten zien?
- Ez, haundixek beti izeten zun grazia gehitxuao.
- Baina egiten zena berdina.
- Berdiña, berdiña, bai.
- Eta neskak eta mutillak danak batera?
- Danak, danak eitten zeben batera.
- Ze jantzita joaten zineten?
- Ordun zera, trajia izeten zan, trajia, praka motzakin eta artien baiña; trajie eta gero medailla haundi bat hola...
- Eta trajeak diru puxkat balioko zuen ba?
- Balixoko zun edo, eztakit. Hori amak jakingo zun gehixena baiño, baiño ordurako bai. Eta zapata berrixek eta orduntxe izeten zien, komuxiue eitteko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia