Segura (Gipuzkoa)

Elizak gurasoengan zuen eragina

Elizak gurasoengan zuen eragina <p>Pulpitutik gurasoei egurra ematen zieten, umeak hezteko. Etxera iristen zirenerako, gurasoak beren onetik aterata egoten ziren. Etxean diziplina gogorra jartzen zieten umeei. Garai hartan, neska bati emandako zigorraren anekdota kontatzen du. Oso gogorra zen orduko heziketa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Pulpitutik gurasoei egurra ematen zieten, umeak hezteko. Etxera iristen zirenerako, gurasoak beren onetik aterata egoten ziren. Etxean diziplina gogorra jartzen zieten umeei. Garai hartan, neska bati emandako zigorraren anekdota kontatzen du. Oso gogorra zen orduko heziketa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gaiñea esaten zien gurasoei: "gurasok kondenauta zate! Emakumek..."
- Gurasoi ze esaten zien ba?
- Gurasoi egurre ematen zien pulpittotio umek eta hezitzeko, ta etxea etortzen zien gurasok "a cien". "A cien" etortzen zien. Ordun, garai hartan, aimarikoa (ave mariakoa) jotzen zan, zea, zortzietan beti kanpaiak jotzen zien, ordutik kanpoa etxea, e? Ez zeon kanpon ibiltzeik ordun. Behin aimarikoa jo ezkeo, kanpoa. Nik kontauko dizut anekdota bat, hemen residentzin hil zan ta aittu nion: hemezazpi urtekin San Pedro egunen Mutillon. Arten gauen beatzitan-beatzi t´erditan jotzen omen zuen, ezkillak jotzen zittuen, kanpaiak, ordundik "fuera, se terminó la fiesta", bakoitze dak! Neskak, gaiñea, etxea. Eta beatzi t´erditan kanpaiek jo, arten euzkie gongo zan, kanpaia jo ta deskuidon neska gaztea hemezazpi urtekin etxea jun ta etxen –hau, e? hau grabauta dauket– etxen aittek hartu, belauniko jarri erain ate ondon, atalangea izaten zan aten ondoko egurre, hura hartu, "Jesukristo nere jaune" esan, pekatuk barkatzeko orazioa, eta bizkarrekok eman eta ohia. Eta hurrengo urten, hurrengo egunen, irten be.
- Beittu, e?
- Oain jun zaiz! Oain ordubatetan irtetzen due ta... bueno. Erabat... guk ikusi ditteun aldaketak! Nik liburue idatziko noke aldaketakin. Izugarrizko aldaketea! Oain –klaro, illobak igual– hamabitan irten ta goizeko bostetan etorri, klaro. Ordun gaueko kanpaiak jota jun zalako, belauniko jarri erain, egurre eman, orazioa ein, pekatuk barkatzeko orazioa ein eta etxea, eta hurrengo egunen irten be.
- Hori bildur horren ondorioa izango da?
- Klaro, bildurre. Klaro, bildurren ondorioa. Egurre zeon ta, elizatik zeon egur bat... bildur bat zeon izugarrie, izugarrie...
- Ya, ya, ya...
- Oain dana librau da ta oain ia...
- Baiño gogorra, e?
- Gogorra, izugarri gogorra, izugarri gogorra, izugarri gogorra... Holako anekdotak dare, ba, ez dakit...

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia