Segura (Gipuzkoa)

Ezkondu osteko matematikak

Ezkondu osteko matematikak <p>Orduko ezkontzak nolakoak izaten ziren azaltzen du. Nobio garaian, ez ziren bikotearen etxean sartzen; Laureano ezkondu baino hilabete lehenago sartu zen andregaiaren etxean. Ezkondu ostean, haurra jaio arteko denbora kontatzen aritzen zen jendea. Ezkondu aurretik gelditzen baziren haurdun, lotsa eta kezka handia sortzen zuen horrek familian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Orduko ezkontzak nolakoak izaten ziren azaltzen du. Nobio garaian, ez ziren bikotearen etxean sartzen; Laureano ezkondu baino hilabete lehenago sartu zen andregaiaren etxean. Ezkondu ostean, haurra jaio arteko denbora kontatzen aritzen zen jendea. Ezkondu aurretik gelditzen baziren haurdun, lotsa eta kezka handia sortzen zuen horrek familian.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero, zeak eta, ezkontzak eta, nola izaten zien garai hartan? Zu ezkondu ziñenen ta. Bueno, hori ya lehentxiago, osea gertuxio dao, e? Baiño...
- Bai ni 62n ezkondu nintzen. Bueno, ba, ezkontzeko, bueno... ordun ba... esate baterako, nobiotan ordun etxen ez zan sartzen. Oain ezagutu ta etxea juten die. Bueno, normala. Gure garaien, nik nobiotan pasauko nittun zazpi-zortzi –gazteik hasi– zazpi-zortzi bat urte ta azkeneko hilabeten sartu nitzen andren etxen, e? Azkeneko hilabeten...
- Baiño ordura arte ez zintuen ezautzen edo bazekien?
- Bai, bai, bai, bai baiño etxea ez zan sartzen. Alternatiba ez zan hartzen, ez zan hartzen alternatibaik. Jo! Eta gero, gero beste gauza bat... ezkondu ta jendek beitzen zon familie noiz izan zan. "Noiz ezkondu zien horiik? Ba, beatzi hilabete pasa die". Pfffff.... lasaitasune. Ta batzuk justu samar, klaro, eta ahhhhh, bueno...! lehentxio ein behar, eneeee...
- Eta leheno eindakoa baldin bazan?
- Bueno... sellau.
- Bai, e?
- Sellau. Bai, bai, bai. Nik aittei aittuta dauket, zaharragoa ta nere aittei aittonak esan ziola, harek´e ezkondu ta bela ta familie ta [ez jakin noiz...] eta egune pasau zanen esan omen zion semei: "Antonio, oaintxe lasaittu nauk!". Hola zan, bai, bai, bai! Ta gu ezkondu giñen maiatzen ta gurea jaio zan martxon, pffff...
- Lasaittue.
- Bai, gurasok lasaittue. Bederatzi hillabete. Oain, oain, kontu horiik...
- Eta gero, behin umea eukita, elizaa sartzea ere eiten zan, ez?
- Bai, bai. Zortzi-hamar egunea elizaa sartzea eitten zan. Bataiau´re belaxen, e? Bi-hiru egunea. Oain bataiau´re ez da eitten, bueno. ETa, bai, bai. Baiño kontrol... "hoik noiz ezkondu zien? Maiatzen 30en? Aa.. Pasa dek, hala´re..." ta "horiik? ene, aittu al dezue? Zortzi hillabetea izan die! eneee!". "Condenau".
- Eta hori herritarren arten.
- Bai, bai.
- Baiña sermoien esaten zan honek hau eta hau ein dula?
- Hori pekatu mortala zan. Pekatu mortala zan hori, ezkondu aurretik relaziok eukitzea... ja ja... "esa es otra".
- Baiño eingo zian?
- Bai, deskuidok izaten zien, bai, bai. Deskuidok, bai, bai. Baiño pekatu mortala zan, hura konfesau ein behar zan, bestela badakizu noa ziñozten, e? Sutaa bizi guziako.

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia