Azkoitian ezkondu eta Madrilera eztei-bidaian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-015-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko apirilaren 01a
- Iraupena: 0:01:12
- Erref: AZK-015/014
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ezkontzak
Transkripzioa
-Hori eginda gero izan ziñen soldauxkan edo aurretik?
-Ez, soldautzie aurretik. Gerria akabau eta gero fubolien ari geala gero, ordun.
-Eta noiz ezagutu zendun zure andrea?
-Andrea? Auskalo, urte asko.
-Eta ezkondu ze ein ziñen, orduan?
-Ez, ezkondu gerora, hogeta hamahiru urtekin edo ez dakit zenbatekin. Mutil zarra.
-Eta nun ezkondu ziñeten?
-Hamentxe, parrokixen.
-Andrea azkoitiarra?
-Bai, azkoittiarra.
-Nolakoa izaten zen orduko boda, banketea eta?
-Orduen bodie eiñ eta gero tabernara, Alameda edo, plaza erdixen zera baten zegon eta hantxe bazkaldu.
-Eta "Viaje de Novios"a?
-"Viaje de Novios"era zerera jun giñen, Madridera. Han lagun bat koziñero neukan. Eta haure ikusixaz edo haren inbitazixoz Madridera [...]. Panplonara hamendik lelengo; arreba monja´re baneuken Tudelan eta haure´re bixitau edo zera eiñ eta gero handiken ba Madridera.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!