Eskolan Madariagan, Olaberri baserrian eta Floreagan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-012-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko martxoaren 14a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: AZK-012/002
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
-Eta gaztetan eskolara eta?
-Eskolara, jesus! Madarixan ibili nintzen ni, Olarren (Olaberrin) ere bai, Florian (Floreagan) ere ibili nintzen, eta gabeko eskolan Pedritokin Azkoitixen´e bai; danien.
-Zer ikasten zenduen orduan?
-Ordun erderie ikestia zan printzipala, eta bera ez gendun asko ikisi eta eskolia´re antzera.
-Zer ematen zenuten, dena erderaz?
-Bai, be(ha)rko ein, euskeraz ez zeben ametitzen len. Izena´re euskalduna bazenduen kanbixau eitten zizuen.
-Lehen, bueno, Francon sasoe hartan, zer ez. Gu ordun Floridan eta, ordun kontu-ataratzen eta zera, nola esaten zako horri? Matematikasen.
-Eta Dotriña ematen zenuten?
-Bueno! Drotiñak eta?, ene! Bestenik eta esan ahal leike nik eze?
-Esan esan!
-Hamen Olantxo Joakin edo, gizon zera zan, oso argixe eta; komunixo txikixe eitteko drotiñe txikixe ikesi ber izeten zan eta. Zuk hori igul ezautuko zendun. Eta ikisi du te. Gero haundixa eitten zan berriz, bigarrena’re bai hamaika urtekin, ordun haundixe. Eta, je!, "gure alabak atzo mekauben dios! esan dik". "Ze ba?" eta. "Lehen dotriña txikixe ikesi eta oin haundixe ikesi ber dala berriz". Arrazoia´re bazaukan.
-Derriorra zen?
-Bai, derriorra, derriorra.
-Eta eskolara zer juten ziñeten, neska eta mutill danak batera?
-Bai, mixto zan. Floridan egon zien Salesianuek, oin salesianuek daure, baiñe gure denporan salesianuek egon zien lehen ere. Han egoten giñen eskolan. Goizian oiñez jun eta oiñez etorri. Eta guri amak etzigun esaten sekule goizo etortzekoik. Esaten zigun horrebeste astokada belar ekarri ber dezue illuntzien, zeuk pentsau noiz etorri.
-Bide luzea hemendik eskolara?
-Ba... Gu azkar juten giñen eta baiña ordubete behar hala ere. Hor behera "echando leches". Eta etorri berdin. Hemen ibilli zan autobus bet Elgoibarrera Azkoititik, Azpeitittik erteten zun baiña autobus bet. Eta hari atzeko eskillaran katiaute eta, uda aldien eta guk eiten giñutzenak. Ene! Jata gaiñera ixo’re bai atzetik eta. Eta Anton Balda edo kobradorie badakit nola ibili zan eta. Jata alboko leixotik erten harek eta gu [...] bialtzen eta ibiltzen zan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!