Barrakoietan lo egiten zuten
Soldadutzan barrakoietan lo egiten zuten. Etxera etortzeko baimena izan arren ez zuen etxerako ilusiorik izaten, gustura pasa zuen soldadutza eta gainera beharrezkoa zen hango sukaldean.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko martxoaren 13a
- Iraupena: 0:00:54
- Erref: AZK-011/007
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza
Transkripzioa
-Eta halaxe egon nintzen, hantxe, jangoiku bezala, nahi nun moduen egon nintzen. Lana bai, baiña bestela han alboko kuartel batel lo ein eta, barrakoie, barrakoitan eta, ez listaik eta.
-Kozinatik aparte ze lan itten zendun?
-Ezar ez, ezta ezar'e. Ez perolaik garbiu; ipiñi bakarrik.
-Eta batere permisurik bai etxera etortzeko?
-Bai. Batzuetan egoten zan permisue. Ni ez nintzen askotan etortzen. Eske han ze haundixe eukitzen nun, eske haundixe. Palta haundixe eitten nun alde ein ezkeo ta, gutxi etortzen nintzen ni, eta gaiñea gustoa egoten nintzen hor. Ez nun eukitzen batzuek bezelako tirririken etxea etortzeko ta. Andragairik ez neuken eta horregatikan´e trankillago egon´e bai han. Eta halaxe, bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!