Soldadutzan Donostian eta Orion
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-011-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Soldadutzan Donostian eta Orion egon zen hiru urtez. Lehenengo sukalderako egur-txikitzen eta ondoren sukaldari lanetan aritu zen. Juan Jose "primera compañía"-koa zen eta gerra ondorengo garai hartan, Frantziatik Nafarroara etortzen ziren makiak harrapatzera joan behar izan zuen negu batean.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko martxoaren 13a
- Iraupena: 0:02:43
- Erref: AZK-011/006
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza
Transkripzioa
- Eta soldautzara jun giñanien berriz, soldautzara jun arte Donostiara ez dakit sekula jun ete nintzan.
- Nun egin zendun soldaduska, Donostin?
- Donostin banderia jurau arte eta gero Zurai gaiñin (Zudagarai), Alto de Orio, Aiako kruzie badago, hantxe ein gendun. Banderie jurau gendunin hara etorri giñan eta hantxe ein gendun soldautzie. Ixe dana.
- Eta ze rekuerdo dauzketzu soldaduskakok?
- Soldauskakuek, lenengo egon nintzen, banderia jurau eta etorri eta egur txikitzen kozinan. Gero kozinero jarri nintzen, ta bi urtin kozinero egon nintzen. Eta ondo. Neure burua famatzie da, baiña oso langille egokixe nintzen, eta kozinan´e, "oin ez dezu asko eitten" esaten diabe, baiña kozinan´e asko ikisi gendun, asko. Kuadrillako bat koziñeru konpletue. Han askotan bertan ikesittakuek izaten die koziñeruk, baiña berez koziñerue zana Corellakua. Oso zera ninduen, hartue, eta harek asko-asko erakutsi zin harek. Bestela´re, lelengotik gosie egon zan, baiña gero ofizialak eta txandan, konpaiñie batak, txandan eitten zeben hillekue, ta batak baiño bestiek hobeto ematen hasi zien, eta jesus!, ze koziñek ein biher izeten genduzen guk, ze koziña. Baratxuri tortilliana eittera aillegau giñen eta pentsa eizu. Tortillie ez emakumiek eitten deben moduen, hartu ta bli-blat-blat eta fuera! Koziñeruk bezela, beharko ikisi.
- Eta zenbat urte in zittuzun soldauskan?
- Hiru. Gero hortiken makisetara´re jun giñen.
- Noa?
- Makiseta. Zuk ez al dakizu oin ETAkuek, nik kontu asko dauket, ETAkuek esaten da ba oin, ETA. Ordun gerra ondue zan haure, eta makisek Frantzitik etorri eitten ziin Naparrura. Ta hadxek harrapatzera, "Primera Compañíakua" nintzen ta Naparruara bi neguten edo gure konpaiñidxe jun zan. Ni baten jun nintzen, baiña bestiek jun zien. Baten jun nintzen, lelenguen, eta bigarrenien ez nintzen jun zeatik batailloie zeuen eta ni neon koziñero aurrien eta, ni alde eginde ba batailloien akats ikeragarriye, ez zeula zera eitten, [...] berak arreglauko zebela baiña nik gerau ein ber nula. Eta halaxe gerau nintzen Oriyon.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!