Gazteek ez dute lehengoek beste maxixatzen
- Proiektua: Dialektologia-EHU
- Elkarrizketatzailea(k): Arantza Kerejeta
- Data: 1998(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: AZK-002/011
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Zuazo
- Gaia(k): Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak , Iritziak » Bizitzarekiko ikuspegia
Transkripzioa
- Asko aldatu al da herria azken urte hauetan?
- Bai, lehendi bai, lehendi bai. Nik esango nuke, bat: lehengo alkarren arteko konfientza hori-tte... guk hola ezautu genduna alkarren etxetaa-ta junda ta hola izen ohi zan ta, eo zeoze ber bazendun ta dana... baiño oin lagundu bai alkarri, baiño aldaute. Oin gaztia asko, e! Ni gazte alde. Guk izen gendun alkarreatik jarduteko beti gauze bat, baiño oingo gaztik hori eitte(n) (d)u hori moztu. Oingo gaztik eitte(n) (d)u, ba, beai gustatzen bazako eo nahi ba(d)u bearek dauke, eo gaixo batzuei laguntzen... Lehen gaixuk zean ibiltzen zin, silla de ruedasin ibiltzen zienin-eta etxin egoten zin, ezta erten´e. Eo laguntzen haixei eo... gazte batek familia baten esperun baldin badao laguntasune. Eundoko aldie gaztik, e! Gauze asko erakutsi diu gaztik gu giñenetik hona. Guk, ba, hizketie ibili, baiño guk laguntasun hori ez deu sekula ein, baiño gaztik ein eitte(n) (d)u hori ta gaztik hori asko erakutsi du. Oin, dila batzuk zelebrik eta? Hori bizi osun izengo (d)ie, bai leheno, ta bai oin ta baitte gero´re. Baiño hori erakutsi du asko gaztik. Ez die metitzen, beren bizitzen bizi ta... Nei hori ikeragarri gustatzen zat, garbi esanda. Lehen izeten zan dana maxixau, lagundu berrin, jardune, ta bajau, izeten zan, persona haure geatzen zan kitto einde. Baiño oin beste jira bat dao hori. Hori, hori gaztik earra dauke.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!