Aulesti (Bizkaia)

Ur-sagardaua

Ur-sagardaua Sagardorik ez zuten egiten, baina bai ur-sagardoa; zelan egiten zuten azaltzen du. Zapore mingotsa zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUL-008-053 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Sagardorik ez zuten egiten, baina bai ur-sagardoa; zelan egiten zuten azaltzen du. Zapore mingotsa zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta sagardaurik eitten zenduen?
- Ez, etxin ez. Ur-sagardaue esaten eutsen ta zozer bai, noz edo noz akordetan naz euki genduzen zerak be, zelan esaten jako horreri?, barrillek-edo.
- Kupelak eta dolarak.
- Dolararik-eta ez baiña nik ez dakitz zelan apurtzen zittuen sagarrok eta eitten eben ur-sagardaue. baia ha edan zein... bueno!
- Eta zelan eitten ben ur-sagardaue?
- Jo, jo, jo einde batsak, batsa gelditzen da apurtututekun dana, batsa gelditzen da azala ta zera, zein de por ejemplo egosten dozuz, ze esango dotsut /esangotsut/ ba? sagarra ba membrillu eitteko nahi mermeladie nahi. Ba ondo pasadorien pasaute eta izen biher izeten /bizeten/ da, ta ba han batsa gelditzen da hondokiñe. Ba ha sagardaue, haretxek danak kendu ta garbittu-ta eitten eben.
- Ta gero botillatara edo pitxerratara-edo...
- Gero sartu barrikan ta bere txorkotxue sartu bere zulotxuegaz eta txorkue atara ta "txirrr" itturridxen betetan eban bazkaltzeko sasoien sagardauori. Hori akordetan dxat. Honakoxe zulotxu bat euken barrikik ta han sartu txorkotxue ta ha atara ta handik edan.
- Eta, gozoa zan?
- Bai, nehiku! mingostxu-te, ure baiño apetitotxuaue baiña arda ederra hobie.
- Edateko modukoa.
- Bai, karo, bai.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia