Andrerik ez tabernetan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUL-003-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Andrazkoak ezin izaten ziren tabernara sartu, bakarrik San Joanetan sartzen ziren pastelak-edo jateko, gizonezko batek gonbidatuz gero. Idi-probak ere egoten ziren jaietan.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 09a
- Iraupena: 0:00:40
- Erref: AUL-003/011
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Beste lokal batzuk , Aisia » Kirola » Herri-kirolak
Transkripzioa
- Andrazkuk ganera tabernara sartzerik ez gendun eukitten, bueno. Tabernara juten zinak andra galduk edo zirin. Ta gizonezkuk bai e! Hasi, taberna asko euen lehen hamen. Oin gitxi da. Han beheien hasi ta hor zerera, Lukasenera artin dana korriduten eben. Baiña guk bakarrik San Junetan, pastelak nonok, gizonezko batek, inibitetan bagaittu.
- Bakarrik ezin sartu.
- Bakarrik ezin sartu ta dirurik be igul ez gendun euko, baiña. Bai, baiña gizonezkuk bai e! Gero probak be egoten zirin ta probatara gizonezkuk juten zirin.
Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!