Errazionamendua eta errotak zarratuta. Doktrina euskaraz eta erdaraz
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUL-003-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Garia entregatu egin behar izaten zuten eta txahala ere bai soldaduek jateko. Errotak zarratu zituzten eta ama Gernika ondoko Ugerkara joaten zen. Abioiekin-eta beldurtu egiten ziren. Eskolara zazpi urtegaz hasi zen, arbel bat eta entziklopedia bat baino ez zuten ikasteko. Doktrina eskolan erdaraz eta elizan euskaraz ikasten zuten.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 09a
- Iraupena: 0:00:47
- Erref: AUL-003/003
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean , Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikasgaiak eta ikasmateriala
Transkripzioa
-Ta gero garixek eta entregau ein biher izeten genduzen, hona zerera ta txahala be erun eitten oskuen soldauei jaten emoteko. Ta txahala be gordeta egon zan ide artin. Ta gero errotara. Hamengo errotak zarratu ein zittuen ta Ugerka Gernike ondun da ta gure ama astugaz hara juten zan. Neu billurregaz jausi be eingo nitzen, baiña. Ta gu eskolara zazpi urtegaz hasi giñen ta gero abioiek etozenin-ta billuertute ibiltten giñen. Ta eskolan eduki gendun bakarrik pizarrie, pizarriñegaz. Ta gero enziklopedixe bat bakarrik. Ta handitxik ikesi gendun. Bai, ta ba doktriñie, erdera eskolan ikesten gendun ta elixan euskera.
Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!