Urzelai ETAkideak ospitaletik ihes egin zuenekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-018-057 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Behin, Donostiako ospitalean operatu zuten Felix, lanean istripua izan baitzuen. ETAko Urzelai presoa ere han zen garai hartan, eta bi guardia zibil zeuden hura zaintzen. Halako batean, Urzelaik ospitaletik alde egin zuen beste lagun batzuen laguntzaz.
- Auzoa: San Martin
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 11a
- Iraupena: 0:02:21
- Erref: ATA-018/057
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Gertaera izugarriak eta ezbeharrak , Politika » Politika eta Franco
Transkripzioa
-Ta gero, gero, beste baten igual-igual-igual gertauta nao. Ospitalen neon behatz honekin, Hospital Probintzialen, Donostin. Ta behatz hau zeatu ein non, moztu ein zin zea horrek, makina haundi horrek. Jo ta ñim! azkazala mugati. Ta hau gero operau zien baiño ez zan sendatzen. Ta zeak, fabrikako medikuk, bialdu nittun, partikular, Gorostidiña. Ta Gorostidik ba beiz operau beharra zeola, ta Hospital probintzialen operatzen zon. Ta, hala, operau nittun ta ni aurreneko plantan neon baiño Peronezarreko e… Dios! Hil zan ba, hor zein zan, e… anai horiitako bat. Ba han goien zeon ta don Joxe Miel hue bisitatzea junda. Ta Urzelai´e, Urzelai´e, ETAko presoa, han zeon. Ta bi guardia zibil zeren, ba, bi polizi, ateen. Hara!
- Alaba: Aillau da.
- Etorri hai, etorri hai motel!
- Pasa, pasa.
- Ta ateen zeren. Ta ez det oindi ikusi… Han jun die beste horiik, kanpokok, ETAkok izango zien, kanpotik, ba, ni jungo banintz bezela, ta dda! pistolea holaxe jarrita. Ta guardia zibillei eo poliziri pistolea eskutik, ba, ze esango dizut ba nik, zea balitz bezela, suabe-suabe-suabe lurrea holaxe erori zitzaien ta beak, eak, bi eskuk zabalduta jarri zittuen. Ta: “¡Urzelai, sal de ahí!” Ta, hala, Urzelai hoi korrika atea zan ohiti ta han, Hospital probintzialak badauzke ba eskillerak goiti behera jesteko? Han bi-hiru tiro bota zittuen ta “se acabó”, bakutze bere lekutaa. Nik ekarri non espriñe nee puestoa, hoi gertau zanen! Ba fabrikakoa bezalaxe, igual-igual. Esan non nik; “Hau lehen´e ikusita…” Holako guztitan… Aizu, ta hoi´e, nee aurren gertau zan.
Egilea(k): Alejandro Pulido
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!