Behien gaixotasunak agerian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-018-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Behien gaixotasunei buruz hitz egiten du. Osasun-azterketak egiten hasi zirenean, gaixotasun pila bat zeuzkatela konturatu ziren. Emakume bat nahigabeak jota hil omen zen. Lehenago ez zekiten behiak hain gaixo zeudenik.
- Auzoa: San Martin
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 11a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: ATA-018/040
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Gaixotasunak , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
- Ta ordun bazan beste gaixotasunik behiena o…?
- Beira, hemen hasi zienen zea eitten, nola [esplikauko] dizut nik… e… analisisek eitten behiei, urdun, ba, kadeneko gaitze batek zeukela, bestek petxuko ez dakit ze, birikak hondauta zeuzkela, ez dakit zer zeukela, badakit zer zeukela, urdun izugarrizko zea izan zan baserritarrai. Nik andra bat badakit, ba, disgusto hortati hil zala. Esaten due. Astigarretxekoa. Zuk aittuko zendun igual behin baiño gehiaotan. Ta aizu, haari, joe, Astigarretxe baten, ba, eukitzen zittuen behiek ba onak zielakon ta zean ta hiru behi txarrak ataa. Puf, harren disgustoa! Ta esaten due hue disgusto hartati jun zala.
- Ordun, orduarte ezautzen ez zian gaixotasunak…
- Bai, bai, bai. Bai, bai, bai.
- Ordu arte behiak galtzeko arrazoiak zein izaten zian?
- Ez dakigu ze esne eaten ai giñen ta ez dakigu ezerre. Bakar-bakarrik…
- Baiño…
- Bai, erabat hondatzen zanen bai. Por ejenplo, birikatako zea zeatzen zanen, ba, gastatzen juten zan behie, ta urdun antzematen zitzaion; “Behi honek badauke zerbait”, ta urdun, ba, txorizeria o tratanten batei saltzen zitzaion ta kitto. Nik akaatzen etxen ez det ikusi.
Egilea(k): Alejandro Pulido
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!