Diru-laguntzak lehenago iritsi izan balira...
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-018-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ermandadeko kide zen emakume batek egindako komentarioaren anekdota kontatzen du.
- Auzoa: San Martin
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 11a
- Iraupena: 0:01:24
- Erref: ATA-018/025
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana
Transkripzioa
- Behin, anekdota bat dauket oso politte, parre eingo dezue. Ba, emakume batek, esanda igual da, Aldakioko Justa ezautu zendun?
-Ez.
-Ez? Joxen ta horin ama?
- A, bai.
- Bai. Ba harren etxea jun naiz. Ta harrek alaba zon Ordizin, ezkonduta zeuken, Villafrancan. Eta hure zeon seguru hartan ta harrek izan zon familie. Ta familiko gastuk o klinikako gastuk presentauta zeuzken ta urdun ni´re pagatzea. Ta, klaro, ni jun nintzan jai atsalden beti bezela. Ta, ba… hala, han, gu lehengusu txikik gea Aldakiokokin, eta ogie ta gaztaia jaten ari giñela etorri zan emakume hoi eta jan gendunen hots einda dirue eman nion eta amak esan zin, Justak: “Ene, Felix, nei ume eindakon hoinbeste, hola, dirue eman balie, hamahirun lekun hogetasei izango netoan”. Egie da hoi, e! Hoi holaxe, hitz horikintxe. Danok parrez jarri giñuzten.
- Gauza haundie zalako…
- Bai, harrek famili haundie izan zon, ez dait, hamahiru o… Berak, hamahiru o [hoitakoren bat…] burun ta “… hogeita sei izango netoan hola dirue eman balie bakutzeko” zeatu zanen. Ta, aizu, hola zien historik.
Egilea(k): Alejandro Pulido
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!