Ataun (Gipuzkoa)

Olioaren ordez, seboa (ahal zenean)

Olioaren ordez, seboa (ahal zenean) <p>Gerra ostean, olioarekin arazoak izan zituzten, litroak 100 pezeta balio zuen. Olioaren ordez, seboa erabiltzen zuten, ahal zutenetan behintzat. Etxean txerri bat hiltzen zuten urtean; eta, Eguberrietan, ardi bat.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-018-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra ostean, olioarekin arazoak izan zituzten, litroak 100 pezeta balio zuen. Olioaren ordez, seboa erabiltzen zuten, ahal zutenetan behintzat. Etxean txerri bat hiltzen zuten urtean; eta, Eguberrietan, ardi bat.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Koipea gaizki, oliokin gaizki, uf. Ni olioa aillauta nao […], Markox —oindi bizi da—, Markox horri estraperlon hogei duro litroa pagatzea. Garai hartan, e! Hogei duro, e! Pentsau, litroa hogei duro! Eta gero, ba, seboa ibiltzen gendun. Karnazero bat bazan, ba, txekorra hiltzen zonen, ba, goizeko seiek baiño lehenao juten giñen, ta klaro, harrek bazekin gutxi gorabehera txekorrak zenbat sebo eukitzen zon ta, ba, famili bakutzeko libra bat, kilo erdi bat. Ta balek eitten zittun, ta gutxi gorabehera beak bazekin zenbat kilo-erdi izango zien, hainbeste bale. Ta halako baten balkoia ateata botatzen zittun; harrapatzen zonak seboa ekartzen zon etxea eta bestek burue makurtu ta etxea.
- Balek, goizeko ze ordutan?
- Seietan.
- Goizeko seietan balek balkoitik botatzen zittun eta…
-Bai, eta hartzen zonak…
- … hartzen zonak seboa etxea?
- Seboa etxea.
- Eta ez zonak hartzen, ezer ez.
- Balek zien sebo puska hoiek?
- Bai. Olioa eitten gendun. E! Hoi gerogo´re bai. Zea, zuk… klaro, zuek ez dezue txerriik hil ta…E, ba, zea hiltzen zan, e… eitten zan etxen e… koipe… txerrin, zeakin´e, sebookin´e. Txerrie urten behin hiltzen gendun. Urten txerri bat.
- Hoi legala, baiño bigarrenik ez ahal zenduen hiltzen izkutun o?
- Ez, ez, guk ez, guk ez. Bat. Etxen gizendu ta geo nahi gendun janakin, garagar-iriñekin ta, ondo gizendu, ta etxen txerri bat hiltzen gendun guk jeneralen. Ta geo, ba, igual Eguarritan ardi bat, mondejuk jateko, besteik ez.

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia