Ataun (Gipuzkoa)

Gerra osteko urte miserableak

Gerra osteko urte miserableak <p>Urte miserableak pasa zituzten gerra ostean. Errotak itxita egoten ziren, eta ezin izaten zuten irina lortu. Taloari esker, ez zuten gose handirik pasa etxean. Errotan ezkutuan ehotzen zuten garia. Orduko errotei buruz hitz egiten du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-018-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Urte miserableak pasa zituzten gerra ostean. Errotak itxita egoten ziren, eta ezin izaten zuten irina lortu. Taloari esker, ez zuten gose handirik pasa etxean. Errotan ezkutuan ehotzen zuten garia. Orduko errotei buruz hitz egiten du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Urte miserablek zien. Nik ez diot iñungo jenerazioi opa lehen guk pasau giñuztenik pasatzeik. Ez diot iñungo jenerazioi opa.
-Eta iriñan kontuakin Naparroako…?
-E?
- Iriñan kontuakin, gariya etxen ta ezin iyo ta…?
-Ezin iho! E, klaro! Estraperlista haundi horik nunbait ihotzen zuen fabrikatan o bazeuken nunbait, aizu, amistaden bat. Horiri, ba… batzuk urdun dirue irabazitakok bazien, baiño “al fin y al cabo”, aitzeneako, harrapatzen bazittuen beaje baten, dana kendu, asi ke… Ta hor ihotzen zuen. Guk errotan. Gu talok salbau giñuzten. Etxen eitten genduen artoa, iriñe, taloa ta harrek salbau giñuzten. Guk gose-goseik ez gendun pasatu, baiño taloi esker, e.
- Etxen ihotzen zenduen orduan?
- Ez, ez, ez, errotan, errotan. Baiño bazien errota bat baiño gehigo. Por ejenplo, hemen, San Martingoa prezintau in zuen garie ihotzen harrapau zuelako Joxe Antonio. Baiño, ba, Lazkaoko errota haundie, San Gregorioko errotea ta… bazien. San Gregorioko errotea zan lapurre! Harrek anega artoi kentzen zien… bua!, Julian zaharrak, auskalo zenbat. Lazkaoko errota juten giñen bizikletan, nik hartu aldiko hogei eo hogeitabost kilo ta han ihotzen gendun artoa.
-Baiño kartillan jartzen zuna o gehio?
-Ez, ez, kartillea. Kartillea bai, baiño kartillea garie zeatzeko izaten zan. Garie´re entregau ein behar izaten zan.
-Artua libre al zan?
- E?
-Artua libre…?
-Artoa bai, bai, bai. Artoa bai, artoa bai. Artoa ganadun pentsutzat bestela zeatzen zuen. Oin, guk jaten gendun. Gu harrek salbau giñuzten gosetik, talok. Ta, hala.

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia