Alde guztietan ibilitako maisua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-018-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolan, maisua errepublikanoa zen. Gerra etorri zenean, baina, falangera pasa zen; eta eskolako umeei instrukzioak erakusten zizkien. Gerra bukatutakoan, PNVra aldatu zen maisu hura.
- Auzoa: San Martin
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 11a
- Iraupena: 0:01:12
- Erref: ATA-018/004
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
-Bai ta, klaro! Nik maixu harren… hue gero erabat kanbiau zan. Aurreneti, ba, geo besta bat eoten zan eskola hasi berriek hola letrak erakusten behatzakin ta 'Sankristaue' esaten gendun, Jesus Lasa, zuk ezautuko zendun hue, udaletxen eoten zan aitzenen, ta hue eoten zan ta, ta klaro, hue, Angelusko garaien ta Abemarik errezatzen ta, bestek begiratu bat...., puf. Zan republikano hutse. Ta gero ba, reboluzioa etorri zanen ta zeatu zanen, ba, Falangera kanbiau zan, ta guri instrukziok erakusten mosketoiakin umeeri kamiñon. Ta, gero, ba, urteek pasau ahalan, gerrea bukau zan eta gero, ba, nun kanbiatzen dan PNVa maisu hoi; bai. Ta euskeraz ikasi zon geo beak, andrea hemengoa zon. Ta geo Iruna jun zan, Iruna jun zien, Iruna destinau edo, nik ez dakit, berak eskau eo ze in zon.
Egilea(k): Alejandro Pulido
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!