Ataun (Gipuzkoa)

Inguruko soinu-jotzaileak

Inguruko soinu-jotzaileak <p>Lehen soinu-jotzaile gutxi ziren inguruan. Haietako batzuen izenak aipatzen ditu. Lehengo garaietako gorabeherak aipatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-014-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen soinu-jotzaile gutxi ziren inguruan. Haietako batzuen izenak aipatzen ditu. Lehengo garaietako gorabeherak aipatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze esan behar nizun? Garai haitan, esan dezu soiñujole gutxi zala.
- Bai.
- Hemen ingurun zeintzuk ibiltzen zian, hola…?
- Ordun ibiltzen zien, bat zan Gaintzako Felix. Eerki jotzen zon, hemen, honeako e, organistea, ta […] igeltseroa. Gero, Etxarriko itsue, Joxe, ona zan hue’re! Hue Bitorrenen asko! Hoik zien. Nik hemen trikitilarik… Aldakioko Joxe Ramon aitzen zan pixkat Aldarretan ta… Harrek poliki jotzen zon, baiño trikitixa ez zan… Onik ez non nik ikusi Tapia, Eleuterio Tapia. Nee kintoa zan gaiñea, ta geo Burladan eon giñen “periodo de instrucción” hiru hillabete. Joxe Oria´re bai. Eta ni Joxe Oriakin… Pedro, gue illoba, Olaberrin, ta esan zin: “Osaba!” ta "Zer dezu?” ta “trikitilaria billau behar diazu!” ta "Jo, nik ez dauket hola iñokin holako zeaik! Oriakin dauket, harren telefonoa ta bauzket baiño…" Lagune non ta, hemen´e aitzen nitzan ni harrekin, Bitorrenea etorrita, [zaharrenen´e] ekarri non neoni egon nitzenen [zaharrenen] sekretario ta, harrekin jotzen neoni ta. Hots ein nion ta bai, etorriko zala Olaberria. Ta, bueno. […] etortzen zat hortxe, lau t´erdi, bostak alde hortan, begitatik malkoa zeriola. “Zer dek Joxe?”, esan nion ta “Nei soiñu jotzen eakutsi zin Ormazabal, Zumarragakoa, hil dala ointxe telefonoa hots ein ziek. Hik jo zak pixkat, nik erten in behar diat”. Han beste saio bat ein non. Eta bueno, zea, Bastida zan hango nausie, uain, gero zeon gaztea, ta harrek: “zu soiñujolea al zea?” ta “Ni ez naiz soiñujolea; ni naiz lardaskeroa!” esan nion. Ta “horrek baiño hobeto atzek eta bajuk-eta manejatzen dittuzu /manejatzeittuzu/”, “Bai! ni ez bajuk eta ez altuk, batez!” Hola ibilli naiz ni leku guztin ta gaiñea danen ibilli naiz… “hik hau egingo dek”, “harrek hoi eingo dik” “Ein dezala harek”, “esan Sabinoi”… Aiba la ospera… Nee bizi guztia hola jun da. Danen!
- Ba zeoze joko zendun, jendiak esaten zuneako…
- Besteik ez danen, “contigo Tomas” , baakizu zer dan, “cuando no hay más, contigo Tomás” lehenao esaten zuen ta. Hoi izaten zan; gaiñea hemen ez zan ordun aukeraik, e!. Gero, zea ere bai, Tarragona ere bai, Ta Pepe Andoain ta horik zien hemen soiñujolek.
- Ta Lizartzako itsua ta…
- Lizartzako itsue gerogo hasi zan hori, gerogo.
- Gerogo?
- Bai. Ni soldauskan ezautu non Lesakako zea´re, Sanjurjo. Bai, bai, hamaika aldiz izaten nintzan ni, Bera-Bidasoan soldauska sei hillabete ta gehio ein nittun, ta ni juten nintzen, suministroko kargue nik neuken. Eta Lesakan zeon panaderie Rekondo, Segurakoa zegon han ezkonduta, panadero. Orduako labe jiratorioa zeon ta militarrak han eitten zuen. Harrek beak eitten zon aurrena ta geo militarrak. Ni juten nitzen suministron billa ta ogik-eta ein arte, ba, eon ein behar. Ta han ibiltzen nintzen ni, denboa pasa ta harren taberna jun, taberna txiki bat zeuken, eta… jotzen zon harrek’e! Geo han, anai gazteago bat bazeuken ta gero ikusi non harren fotografia, bea soiñukin ta, zean, Larrinagara jun nintzenen soiñu-arreglo batea. Ta horik ezautu nittun nik, bai.

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia