Soinua jotzen ikasten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-014-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
14-15 urte zituztela, Aldarreta baserrira joaten ziren. Hango mutiletako batek soinua jotzen zuen, eta Sabinok esaten zion zer kanta jo. Hala, pixkanaka, Sabino ere soinua jotzen ikasten aritu zen, baina ez omen zuen ganoraz ikasi, denborarik ez zuen eta. Gerora, soinua erosi zuen, soldadutzara joaterako.
- Auzoa: San Martin
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 10a
- Iraupena: 0:02:11
- Erref: ATA-014/004
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
-Ta gero pixka bat zea, gehixo igual pixkat hazitzen o hazi o…, hamalau, hamabost urte inguru hortan ta Aldarreta juten giñen gero, baserrie hor zan. Zeatik baserri… uain luizik botata dao, zuk baakizu, eta han zien bi mutil, bat zaharrena ez non nik ezautu ibiltzen, bestea pixkat bai eskola etortzen, baiño, gero gerau zan. Ba, hue aritzen zan, hasi zan, soiñu jotzen. Eta ni pixkat kalea, pestata ta juten hasi nitzenen beti soiñujolen ondon eoten nintzen, bertsolaria o soiñujole ondon, ta nik ematen nion piezan bat o beste, ikasita. Memoria bastante zea nun. Baiño gero esan zin: “bai, ta hau nola ikasi behar diat nik?”. Klaro, pieza haik zien pianoko soiñukin jota, ta harrek trikitixa zeuken. Eta nola, nundik hasi? Klaro, gaur bezela izan [balin] nik beittuko nion holako botoitatik hasten da hau, bi-hirugarrena, laugarrena o... Baiño pianokonak zien ta beak inbentau behar zon ta bere modu batea aritzen zan /aitzentzan/ hue´re ta geo esaten zin: “hi, joko duk /jokouk/ soiñua!”, ta “nik ez det soiñuik jotzen; nik nola joko det…”, “bai, bai, hik joko huke!”. Eta hala hasi nintzen pixka bat, baiño ez nuen ikasi, ez nun… Haruntza ez nintzen juten, lana ein behar nun, fabrika jun behar nun, baserrin lana ein behar zan ta. Gero eon nintzan gaiñea jo bate jo bae. San Gregorion ibili nintzen bi urten, e! hor Arantzamendin erromeri eitten zan udan, mendi gaiñen eta…
-Non eiten zan?
-E?
- Arantzamendi?
- Arantzamendi zon, bai, Arantzamendiko zalaie esaten gendun. Ta han´e lehen ibiltzen zien soiñujoleak erretirau zian, batzuk ezkonduta ta bestek e, kanpoa junda ta... […] soiñue baneuken eta, eiña neuken nik soiñue, lehen esan dean baserri hortako zea, ezkondu zanen hango beste semea, Joxe Juakin, harren bodan izan zan soiñujolean soiñue eosi non gero.
-Eosi ein zendun?
- Bai, uda… Iruntzanberriko Joxe Manuelena; hiru illarakoa. Zortzirehun pezta pagauta garai hartan, e! Hoik urtek die, e! Soldauska juteako eta asike soldau, ia hogei urtekin jun nintzan eta… Baiño ez nun ikasi, ez nun ikasi ezerre, baiño, ba… Gaiñea behar du oidoa’re ona behar du eta aittu ein behar da gaiñea.
Egilea(k): Alejandro Pulido
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!