Soinua jotzen ikasten<p>14-15 urte zituztela, Aldarreta baserrira joaten ziren. Hango mutiletako batek soinua jotzen zuen, eta Sabinok esaten zion zer kanta jo. Hala, pixkanaka, Sabino ere soinua jotzen ikasten aritu zen, baina ez omen zuen ganoraz ikasi, denborarik ez zuen eta. Gerora, soinua erosi zuen, soldadutzara joaterako.</p>