Umetan, txori-habia bila
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-006-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetan, txori-habia bila ibiltzen zen. Klase askotako txoriak izaten ziren inguruetan: txepetxak, okilak... Txepetxen habiak bilatzen zituen gehienetan berak. Batzuetan, arrautzak jan ere egiten zituzten. Txepetxaren arrautzak txiki-txikiak izaten dira, baina jateko goxoak. Beste txori-klase batzuk.
- Proiektua: Euskal Herriko txori eta animaliak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko ekainaren 16a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: ATA-006/010
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Natura » Fauna » Hegaztiak , Aisia » Mendia eta hondartza » Errekako arrantza eta ehiza
Transkripzioa
-Eta umetan-eta ez zinan ibiltzen txori habik-eta?
- Txori-hapik bilatzen bai.
- Hori txiki-txikitatik.
-Txiki-txikitatik hori txori-hapi bila. Hortan bai.
-Bai?
-Bai.
- Ta hamen asko izango zan ordun, ez?
-Bueno, asko. Klase´ateko ta besteko, txepetxa-ta, geo… zuloa ta itten zien ba, okilek eta,
burubeltxak eta, holako danak.
-Eta…
- Ta beste bela-ta, zapelaitz-ta. Hoik danak'e bai.
-Eta zuk zer bilatzen zenun gehienbat. Habiak-eta zerenak?
- Ba, gehienak txepetxanak.
-Txepetxanak gehien?
-Bai.
-Eta gero, e…?
-Gue etxeko atarin, aten igual eitten zien eta.
- Eta gero arrautzak edo kumak hartu, edo bertan utzi edo zer…?
-Batzutan arrautzak igual jan.
-Jan?
-Umeek bai, hau ona izate'ek eta benga, jan. Ta hola.
-Txepetxanak´e bai.
-Txepetxanak´e bai.
-Txiki-txikiak izango dia, ez?
-Ta atzea berriz igual eiten zoan. Beste hainbeste…
-A, bai? Beste kumaldi bat?
-Bai.
-Ta txiki-txikiik izango dia txepetxan arrautzak.
-Txiki-txikik, erabat txikik. Hola, ur-alen modukok. Ur-ale koskorran modukok.
-Eta jateko goxo?
-Jateko oso onak.
-Bai, e?
-Zaharrak ez bazien, zaharrak izan ezkeo umeek figurauta eoten dittuk eta harek ez zeok jateik.
-Klaro.
-Haek piztik eta hola jaten zituek.
- Eta hori txepetxanak, eta beste batzuenak ere bai? Zozok eta birigarrok eta...
-Bai. Eskuxok eta.
-Eskusok?
- Eskuxok. Zuek zer esaten dezue, eskinisua?
- Bai, eskilarasua.
-Eskilarasua?
-Eskilarasua, bai, e?
-Zuek eskuxok?
Egilea(k): Alejandro Pulido
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!