Ehizarako zaletasuna; basurdeak inguruetan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-006-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
16-17 urterekin hasi zen ehizan aitaren eskopeta hartuta. Usotan egiten du, baina basurdetan ere egiten zuen hasieran. Basurdeak badira inguruetan eta etxe ondoraino ere etortzen dira gaur egun.
- Proiektua: Euskal Herriko txori eta animaliak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko ekainaren 16a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: ATA-006/009
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Natura » Meteorologia , Aisia » Mendia eta hondartza » Errekako arrantza eta ehiza
Transkripzioa
-Eta ehiza kontu ta holakotan noiz hasi zinan?
- Ehiza kontutan gaztetan.
-Gazte gaztetatik?
- Bai. Hamasei-hamazpi urtekin.
-Aitakin edo?
- Aitan eskupetea hartu ta… Hue kanpon ikusten noonen hartu ta fuera usotaa!
- Mendira.…
-Usotaa?
-Usotaa. Basurdetan ere bai haseran.
-Hemen asko izango dia.
-Basurdea urte baten asko [izan huan]. Ta oain'e izaten dituk, e. Oain´e bastante.
- Hemen Lizarrusti inguruan?
- Bai, Lizarrusti... Hemen bertako mendiotan ta. Ia atariaño etortzen dituk oain basurdek, bai.
- A bai?
- Hemen beheko intxaurretan ta igual.
- Beldurra galduta?
-Ba! Ohittuta jendeakin ya.
Egilea(k): Alejandro Pulido
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!