Antzuola (Gipuzkoa)

Fruta-arbolak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-008-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Fruta-arbolak. Gaitzak. Urte batetik bestera gorabehera handiak. Meteorologia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, bestela, gaitza-edo ez, ez jakuen sartuko, ez? Ze nik, hola, entzun dot, ba, beti oin arkua daukela sagarrak eta...
- Bai, hori... Udaberri txarrak. Udaberri txarrak doiaz ta. Orduan, ointxe bezelaxe, egualdixak izeten zittuan bere altu-bajuak: negu onak be bai, txarrak be bai. Oin baiño edur gehixao eitten zeban orduan, e! Lehen oin baiño edur gehixao eitten zeban, ta gero, nik uste dot udabarrixan, udabarri onauak izeten ziela oin baiño. Orduan udabarrixak onak eitten zittuan. Orduan hemen ipintzen giñuan ardixandako pasturako pagatxia, ta akordatzen naiz, alfafia ta horrek. Baiña abrillan lehelengotarako baiña haundi eindda, e! Haundi eindda! Eta frutiandako hori komeni da, udabarri ona komeni da. Lora-denporan, lora-denporan ez jako komeni busti ta hotz luze txarrik ez jako komeni. Eta hortik dator arkua; arkua hortik dator. Ta gero, ba, askok badihardu hemen hori eliminatzeko, arku hori lora-denporan, ta fulminau esaten jako. Fulminau eitten ditue. Ba, nik probau dot. Ez aliagatik, ez bada eze landarak, landarei zorri bat sortzen jate pujetan, puntetan. Eta ihertuko ez balia landara gazte honek danak, nabil urtian pare bat hiru bat aldiz fulminatzen. Baiña beneno-benenua da nik botatzen doten eta usatzen dan hori. Horrek danok benenua dia. Bai patatiari botatzen jakon... [...], horrek danak benenua dia. "Sulfato de cobre" ez, baiña hor ostian [dabitzenak] danak benenua dia. Eta askotan haizia kontrara edo, tragau eitten dozu haren lurruna edo zera, ta nik, nik neuk, notau izan dot, nobedadia notau izan dot. Eta ez dot [iñori] akonsejatzen horrekin... Berez etorri bihar badau, bien, hartu sagarra edo frutia edo... Baiña horrekin lan asko eittia ez da, ez da personiandako. Benenua, benenua dia.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia