Aduna (Gipuzkoa)

Sagardoa nola egiten zuten 1

Sagardoa nola egiten zuten 1 <p>Sagardoa nola egiten zuten kontatzen digu. Aurrena sagarrak ganbaran edukitzen zituzten biguntzeko, baina usteltzen utzi gabe. Gero, dolarean jartzen zuten, eta bertan eskuz estutzen zuten. Prentsa garai batean egurrezkoa izaten zen, eta, ondoren, burdinez egindakoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ADU-003-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sagardoa nola egiten zuten kontatzen digu. Aurrena sagarrak ganbaran edukitzen zituzten biguntzeko, baina usteltzen utzi gabe. Gero, dolarean jartzen zuten, eta bertan eskuz estutzen zuten. Prentsa garai batean egurrezkoa izaten zen, eta, ondoren, burdinez egindakoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta sagardua, uain ai gea [sagardua...], baiño nola itten dan o nola… zuek garai hartan nola itten zenduen, zu gazte ziñala ta?
- Ba, ni gaztia nitzala ta aurreagotikan hasita, uain beste… ordun’e, ordun’e sagardua ein ahalak inda izaten zan, ta uain’e… uain, noski, uain makineria haundigoak daude ta, azkarrago atea ta hoixe.
- Baiño hoi, kontu hoiyek ez ditut jakin nahi, hoiyek, makinarianak eta. Zuek leheno nola, nola iten zenuen, ze prozesu izaten zun sagarrak sagardo bihurtu arte
- Sagarrak kanpotik ekarri ta, jenealian, sagarra gogor xamarra balin bazan, ganbaran eukitzen zuen, pixkat beratzen, zortzi bat egun o hola, ateatzen errexagua izaten zalako, baiño usteldu gabe. Ta kanpotikan’e sagarrak etarrita. Ta askotan urdun’e sagar gogor xamarra izaten zan ta sagar gogor xamarra balin bazan, ordun’e prensa haundik bazien, baiño sagar gogorrai sagardua ateatzen izaten da oso zailla. Ta, gaiñea, bihar bezela lehen ez zitzaion atetasen. Uain, denbora askuan tolarian eukitzen bazendun bai, baiño tolarian’e denbora askuan patsa euki ezkeroz, egualdi beruakin behintzat alperrik galdu itten zan sagardua, mindu itten zan. Behin tolarian jotzen zanian, gure etxian bi egun gehiyena izaten zittun, bi egunian fuera patsa.
- Ordun, ontzen euki pixkat ganbaran?
- Bai, ahal zala bai. Gero, usteldu gabe e, usteldu gabe.
- Argi ibili behar.
- Bai, argi ibili behar.
- Ta gero noa ematen zan sagardua?
- Sagardua hua juten zan, tolaria bea zorroten o mangakin hartu ta upelea, o barrika, o horra.
- Baiño tolaren ze iten zan euki ta…
- Tolarian estutu itten zendun.
- Eskuz iten zenuen hoi?
- Bai.
- Nola izaten zan?
- Hoi izaten zan, eskun balenkakin, nik gero aurren-aurrenian izautu nun hola balankakin estutzen-
- Bueltan-bueltan o…?
- Ez, atzea ta aurrea. Bai. Hua’re eskuzkua zan, baiño prensa oso ona zan, bi launek ikeragarri estutzen zuena prensa haundiya zan, oso ona. Uaindikan prensa gure etxian dakat.
- Ze, ze materialezkua o zer zan?
- A, hua burnizkua. [...] bea ardatza burnizkua. Ta lehen-leheno egurrezkuak izaten omen zian ardatzak, baiño auskalo, uain dala hirurehun urte o izango zian. Ta ardatz harek, ardatz harek [gerokuak] barrun izaten zun plomua. Plomua ez, zea izaten zun, kobria, zea, harin kontra, indar gehiyo itteko. Ta gero azkena, azken aldea, azkena baiño leheno gero motorrakin estutzen zala zien.
- Baiño ez zeon hemen ingurun hola bueltan-bueltan estutzen…?
- Ez, oso bueltan ez.
- Atzea ta aurrea
- Atzea ta aurrea. Leheno ba emen zian bueltan-ta aitzen zienak, baiño nik ez nun halakoik ezautu. Nik ezautu nuneako, larogei urte bai ezautu nula, ta orduako’re gure aittona zanak’e Frantziti prensa ekarri propiyo ta beste hoitako oso prensa ona zan.
- Hobia bestek baiño.
- Bai.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia