Antzuola (Gipuzkoa)

Basoak; pinuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-008-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Inguruko basoak zelakoak. Pinuak lurra garbitzen laguntzen du. Bertako zuhaitzak zeintzuk. Pagoak, haritzak, gaztainak... berriz irteten hasi dira pinudi askotan. Pinuak lurra pobretzen duela eta horren inguruan berak pentsatzen duena.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gauza bat esan bihar dotsut. Lehen ibili gara hor bueltaka, piñua, lehengo pago zaharrak, gaztaiña zaharrak ta haritz zaharrak, ta ibili gara hor bueltaka, ta gero piñua sartu zan. Bueno, nik daukat esperientzia bat eta iñori oso gutxi entzundakua. Oso gutxi entzun jat. Ta badakizu zer dan? Ba, piñuak lurra saniau ein dabela, edo saniatzen daukala, lehengo jenero horrendako. Piñua izan ez balitz, lurra ez dakit saniauko zan berriz pagua ta gaztaiñia ta ipintzeko. Baiña oin bai. Piñuak lurra lehengo jenero horrendako saniau dau, zeatik gaur edozein piñudittan ikusten dozu --edozeiñetan be ez, hori be asko esatia da, baiña-- toki askotan ikusten dozu piñudi haundittan, sortu dia pago-landarak, sortu dia haritz-landarak, sortu dia gaztaiña-landarak. Oseake lurra, lurra... lehen-lehen be gizonak ipinittakuak ez zian lehen-lehen, oin hirurehun urte-edo, ez zian lehen-lehen be gizonak ipinittakuak, ez bada eze lurrak berak emon zeban. E? Ta handik etorri zian zuhaitzak. Ba, oin, piñua botatzen dan denpora hontan, neuri pentsatzen jat, lurra billauko dabela pagua ipini nahi dabenak, gaztaiñia ipini edo haritza ipini nahi dabenak billauko dabela saniauta. Hori ortu baten be badao aproba hori. Ortu baten zuk urtero leku baten ipintzen badozu gauza bat, edo patatia bada, edo edozein gauza, leku baten, beti leku baten, lur haura gauza danerako gaixotu eitten da. Eta mendixan horixe pasauta zeuan: lurra gaixotuta zeuan, bai gaztaiñiandako, ta bai haritzandako [...] gaixotuta zeuan. Oin piñuak saniau ein dau. Nik neuk daukat hori esperientzia hori.
- Baiña baitta entzuten da lurra pobretu eitten dabela ta [...]. Hori...?
- Ez, ez, ez, lurra pobretu ez. Lurra pobretuko baleu, aber... Lehen esan doten Iraetako kasua: bi piñudialdi berrogeta hamar urten barruan. Bi piñudialdi, e! Pobretuta baleo lurra, ez. Hor [dao] seiñale lurra [...]. Hori bigarren generua iguala, e! Asike, piñua balitza beste jenero diferente bat, [nere artian be] ikusten dot hobeto etorriko litzakiala. Ez, ez, horrek kontuak dia. Hemen piñua, hemen piñua, beste gauza asko bezelaxe, neuretako, biharrekua da, biharrekua da. Oin, bere zonak. Piñua ez da edozein lekutan ipini bihar. Bere zonak; danerako lain leku dao. Pagua juan bihar dan lekuan pagua, haritza juan bihar dan... lizarra juan bihar danian lizarra, ta piñudixan piñudixa. Hori bai. Hori izango litzake honako gauza edarra. Gauza hori ondo etorriko litzake hemen, klasifikau pixkat. Ta kale ingurutan ta etxe ingurutan-ta piñurik ez. Horrek ez dauka... zikiña, etxe ingurutarako gauza zera. Bistia kentzen dau, ta gero peztixia sortzen da, aizerixa dala, ta peztixia sortzen da, ta...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia