Arantzamendiko erromeria; San Gregorioko frontoian gramola
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-006-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Arantzamendi izeneko mendian erromeria egiten zen. Soinujolea egoten zen eta gazte asko joaten ziren. Lotuan dantza eginez gero kongregaziotik botatzen zituzten. Inguruetako mendi-erromeriak. Kalean frontoian egiten zen erromeria. Apaizak gramola jartzen zuen. Inguruko herrietatik jende asko etortzen zen jaietan. Batzuetan Lazkaoko "Gorrie" soinujolea egoten zen.
- Proiektua: Euskal Herriko txori eta animaliak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko ekainaren 16a
- Iraupena: 0:03:20
- Erref: ATA-006/004
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Musika , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
-Geo hemen, goien Arantzumendi edo hots itten zien ta, hor goiko mendi baten, hor zea itten huan erromerie. Jaietan hauntza jentea, gazte-jentea. Ta hor soinujolek izeten hittun ba hola xaxi-soiñujole batzuk eta horik soinue jotzen zuela ba han agarrauan igual ibiltzen hittun, eta jakitten bazuen ba, benga!, kastigue.
- Ordun herriin solten, baina gero mendiin ezkutun.
-Mendiin ezkutun, eta hola.
- Eta nun esan dezu izaten ziala erromeiak?
-Arantzamendi esaten dien hor goiko gain baten.
- Eta hori udan, uda parten?
-Bai, uda parten. Negun ez. Negun bertan, hemen.
- Eta goian, Arantzamendin, jende asko elkartzen zan?
- Nik ez nian hauntza joerarik baiño hemen baittun hor goiko barrio ta… Bestealdekook eta… Nere andreen aldeko barrio... ze hori, san Martingo horik eta horik iotzen hittun horrea.
- Baina Ataun inguruko koadrilla.
- Ataungok eta Idiazabaldarrak'e asko. Biitakok.
- Bestaldetik.
- Bai.
- Mendien bestaldetik.
- Nola daon erdi paren, erdi mugan bezela. Biitakok apuntatzen hittun horrea.
- Ta giro ederra ta?
- Hoixe. Ona izaten zalako juten giñun nunbait.
- Eta tabernarik-eta izaten zan?
- Tabernarik ez.
- Soinua ta dantza.
- Bakoitzek beak eramaten zon… Geo iturri bat zian azpiko alden, barrenen. Ta hue tabernea.
-Ura, ez?
-Ura, ura eateko.
-Eta kalen? Kaleko erromeiak-eta?
- Kalekoa hemen, zean hittun, frontoian.
-Oaingo frontoi hortan?
- Ez, hoi gero eindakoa dek. Hor frontoi librea huan lehen. Gero ein zien estalie.
- Baina bertan?
- Bertan. Bai, bai. Leku hortan bertan.
- Eta hantxe erromerie-ta?
- Hantxe.
- Eta…
- Eta apez bat bagenduan, horrek gramola edo jarri zian. Gramola ba… diskok-eta jotzeko.
- Eta berak jartzen zun musika?
- Beak musika´re.
-Apezak?
-Bai. Jendea juntatzeko. Eta hemengo… Hemen jendea juntatzen huan, festatan oain juntatzen dan baiño askoz gehio jaietan.
- Beste jairik ez zan izango, ez?
- Idiazabaldarrak, lazkaotarrak, Lazkaomendi, Zaldibi, Ordizi… Leku askotati, e. Kantidadea jendea.
- San Gregorio egunen?
-Bai, ez, ez,San Gregorio. Jaietan, jaietan, edozein... jai sueltotan
- Erromerietan.
-Bai, bai.
-Eta beste herri batzuetatik orduan?
-Bai, Zaldibiti, Lazkaomendi, Lazkao, Ordiziti ere bai, Idiazabal…
- Jai inportantea zan, orduan?
- Asko jendea edozein jaitan.
- Eta giro polita?
- Bai, jode. Dantza gramolakin-ta. Gero soinujolea`re eoten huan tartetan.
- Zein?
- Hemen, Lazkaokoa, 'Gorrie' edo esaten ziena.
- Ona?
- Bueno, ona… orduko... moldatzeko modun, poliki. Baiño oaingo soinujolek bezin ona ez.
- Baina dantza egiteko ta?
- Dantza egiteko nahikoa.
- Eta gero txapela pasatzen zun edo?
- Ez, ez. Txapelik ez.
- Txapelik ez.
-Keba.
-Ez zan ordaintzen?
-Ez. Geo gramola asunto hoi berriz apaizan kontua. Harek jartzen zian eta. Hola, festa.
Egilea(k): Alejandro Pulido
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!