Kilkerrak harrapatzen eta zaintzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-032-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxean ez zuten txoririk izaten, baina kilkerrak bai. Kilkerrak harrapatzea xamurra omen da, nola egiten zuten azaltzen du. Kilkerrari ogi-mamia ematen zioten ardotan bustita, horrela kantari hasten baitzen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko martxoaren 09a
- Iraupena: 0:01:33
- Erref: ATG-032/021
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak
Transkripzioa
- Etxian zuek eukitzen zenuten txoririk?
- Ez.
- Kantatzen zun txoririk?
- Ez.
- Ez. Kilkerrik?
- Bai, kilkerra euki izan dut.
- Hori nola, zuek harrapatzen zenuten?
-Bai, hori're, kilkerra harrapatzen xamurra da, kilkerra harrapatzen xamurra da.
- Nola eiten zenuten?
- Kilkerran txulua billatu, han txuloa jun ta zea bat, belar bat, hola txotxa, belar mehe bat eta sartu ta harekin hola zean ta nunbait azkuria o kilimatu eitten da ta rast! ateratzen da. Kilkerra harrapatzen xamurra da.
- Gero gorde poto batian?
- Bai.
- Ta ze, jaten eman beharko zitzaion? Bestela hil ingo zan.
- Kantatzeagatik, kantatzeko ogi mamiya ardotan bustita. Ta handikan jaten zunian, askotan erdi etzanian ta ordun hasten zan kantari.
- Ta zuek iten zenuten pixa zuluan zulotik ateratzeko? Ala nahikua zan belar batekin?
- Bai, bai, belar bat nahikua zun, belar bat nahikua da. Belartxuan zea hor ta harekin hartu ta.... han atea zigun.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!