Etxean egindako pilotak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-032-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Pilotak etxean egiten zituzten, nola azaltzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko martxoaren 09a
- Iraupena: 0:00:56
- Erref: ATG-032/017
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Pilota
Transkripzioa
- Ta zuek pelotak zuek indakuak izaten zian, ala erosiyak?
- Erosteko izan ezkeo bai; etxian harriyakin inda.
- Ta nola egiten da pelota?
- Pelota? ba samurra da, hasten zea ta bueltaka bueltaka bueltaka bueltaka bueltaka, hariya bilduta, ta gero hari hua libratzeko, berriz harriyai josi, jarri, harekintxe.
- Eta barruan zer sartzen zitzaion?
- Nik ez nun ezer'e izan barrenen jartzeko. Hoi...
- Kontxan bat edo ez
- Ez, ez, nik ez nun ezer izan barrenen jartzeko, baiño ordurako're bazian kixkik eta zea hemen kixkiya deitzen zayona, zea, pelota koxkorrak bazian, pelota bizik atetazeko ta, baiño guk ez gendun izan holakoik.
- Zuek horrekin moldatzen ziñaten?
- Ahal zan bezela, ez gendun besteik eta!
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!