Zaldibar (Bizkaia)

Trapuzko pilotak erreal bat

Trapuzko pilotak erreal bat <p>Elizpean ikasi zuten pilotan jokatzen. Gero hasi zen Eibarko frontoian-eta. Orduan, erreal bat balio zuen trapuzko pilotak dendan. Gero, Azkoitian erosten zituzten atanotarrek egindako pilotak edo Ziprirenak Sestaon.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elizpean ikasi zuten pilotan jokatzen. Gero hasi zen Eibarko frontoian-eta. Orduan, erreal bat balio zuen trapuzko pilotak dendan. Gero, Azkoitian erosten zituzten atanotarrek egindako pilotak edo Ziprirenak Sestaon.

Transkripzioa

-Ta zuk entrenau non eiten zindun?
-Eiberren, bueno Zaldiberren be bai, hamen fronto zaharrien, baiñe hamalau urtetarte ta frontora etorri bez, elizpan.
-Zuk han ikasi dozu? Zuk eleizpean ikasi dozu?
-Elizpan, elizpan, guk e… nik elizpan ikesi dot. Bost urtetik gehixa… karo, ez dozu ezautuko zuk plazie ta elixie, ezautzen dozuz?
-Bueno, ikusi baia…
-Ba elixie hamentxe egoten [baun] ta gure etxie hamen, bixi giñen lekue. Ta ama beti zarataka bezkaittera juteko be anaiaz.
-Egun guztie pelotaka ezta?
-Egun guztixen pelotan. Bai.
-Eta pelota? Erosie?
-Bai, bai. Orduen pelotak be dendan saltzen ebezan /saltzebezan/ Filomenak. Oin be han loibak eta dekez, […] eta Txopenak eta Gregoriak eta. Pelotak erriele bat balio eben, pelotak, baiña pelotak… trapuzkuek elizpan ebiltteko. Frontoko pelotiek elizparako ez dau balio, trapuzkuek zien. Trapuzkuek narruzkuek zien, baiña trapu modukuek /morukuek/ elizpan ebiltteko.
-Eta gero… baia gero erosiko zindun pelota… frontoirako ezta?
-A frontoirako bai, klaro, klaro. Azkoittixen ta erosten genduzen, Atanok eta eitten ebezan pelotak, ta Ziprik be bai zerien… Barakaldon, Sestaon, Sestaon zan. Bai.
-Eta horrek zer? Ya itxurosoao ezta?
-Partiduek jokatzeko pelotak, entrenamentuetan […] baia hori ya zan, ya pelotan hasi giñenien frontoien ta, hamasei urtetik gora. Baia hamasei urtearte ta, hamalau urtearte frontoiak ikusi […] in naben nik, elizpan. Elizpan hiru-lau ordu eunero, eunero, besteik ez euen ezebe ta. Ta nere moduen /moruen/ danak. Zaldiberko mutillek danak, elizpan. Hutsik euenien, anaixek eta bixok ebiltten giñen, baiña sarritten mordue zelan euen ba txandaka, tantue ein ta tantue galtzen ebanak kalera. Baiña, han beti zerien…
-Baia zu ordureko ya umetan ona izingo ziñen ezta?
-Bai, gaztetan ondo.
-Ya ikusiko jatzun, ya apur bet…
-Hortxe nik… Ogetak jaurti ebanien desafixue be, ba neri ipiñi osten.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia