Astigarraga (Gipuzkoa)

Amak Astigarraga utzi eta gero, anai-arrebak amonarekin

Amak Astigarraga utzi eta gero, anai-arrebak amonarekin Amak alde egin zuenekoa gogoan du: amak arreba zaharrena eraman zuen berekin. Gerora, amonak hazi zituen senideak. Amonak gobara egiten zien aberatsei sos batzuk ateratzeko. Amonak guztira 20 ume hazi zituen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-014-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Amak alde egin zuenekoa gogoan du: amak arreba zaharrena eraman zuen berekin. Gerora, amonak hazi zituen senideak. Amonak gobara egiten zien aberatsei sos batzuk ateratzeko. Amonak guztira 20 ume hazi zituen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen esan dezu amak alde in in zula. Zu akordatzen zea nola alde in zun?
- Bai.
- Gogorra izango zala pentsatzen det, ez dakit zenbat senide geldittu ziñaten hemen ta zenbat eraman zittun amak...
- Amak bat eraman zun. Ta gu geatu giñan ttikina ta ni, erdikua. Ta amunak hazi zigun hamen. Ttikinak oaindik ez dakit zutik, ez det uste bazakinik'e, ez dakit. Ez naiz goatzen. Goatzen naiz zerbaitte amonak esaten zula Donostia nola juten zan, hola kuadroko batian hiru-lau ohol jarri, ta haurra utzi han, ta jaten pixkat jarri, ta nola juten zan Donostia. Ta holaxe hazi gea, erdi gosiak, erdi gosiak.
- Amona Donostira juten zen merkatura edo?
- Ez, amuna juten zan donostia gobara itten zun. Bakizu zer dan gobara?
- Esan zazu.
- Gobara da etxietatik, aberats etxietatikan ekartzen zittuzten maindiriak eta etxea. Eta etxian, gure amuna zanak eitten zittun garbittu, ta gero eitten zittun astian behin entregatu hara, zea, arropa hoik. Ta xoxak han ateratzen zittun amunak. Zeatikan gure amunak hazi zittun hamar kanpokuak eta hamar etxekuak, hogei. Ta alargun geatu zan oso gazteik gaiñea. Baiño [...] zan amuna fuertia ta, bueno! Ta holaxe, holaxe hazitakuak gea.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia