Astigarraga (Gipuzkoa)

Aita Frantziara, soldadu ez joatearren

Aita Frantziara, soldadu ez joatearren Aitak Frantziara egin zuen alde, soldadu ez joateagatik. Frantzian igeltsero aritu zen lanean. Errepublika garaian, alde egindakoei itzultzen utzi zieten eta orduan itzuli zen aita Astigarragara familia osatu berriarekin.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-014-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aitak Frantziara egin zuen alde, soldadu ez joateagatik. Frantzian igeltsero aritu zen lanean. Errepublika garaian, alde egindakoei itzultzen utzi zieten eta orduan itzuli zen aita Astigarragara familia osatu berriarekin.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nola, nola akordatzen zea, o nola kontatzen zun zure aittak hemendikan Frantzira zergatik alde in zun edo?
- Zergatik alde in zun, esango dizut ba. Garai haitan, garai haitan, numeroz joaten zian soldadu. Hasten zian unotikan edo nik ez dakit nola izango zan. Ordun unotik, eta gure aita batez libratu soldaduskara jun gabe. Baiño bere aurrekuak alde in in zun, Frantzira, ta geo gure atittai deittu. Ta gure aittak "hik alde in, baita nik'e", bestia're Frantzia jun. Ta hantxe lanian aittu zan. Igeltserua zan. Arittu omen zan, nik ez dakit, esandakuak e? Bai, bai, igeltserua zan. Ta zer bat. Ta gero republikako garaiyian eman zuen libertadia alde in zuenak etortzeko honea, ta gu ordun etorri giñan honea, Astigarragara. Astigarragan jarri giñan bizitzen, Kakoneko... Kakone bakizu nun dagon? Jakingo dezu.
- Adittua dut, bai.
- Bai, ba, horrentxen aurrian, hantxe laugarren pisun, hantxen bizittu giñan, aitta ta amik be gelditu arte.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia