Astigarraga (Gipuzkoa)

Ama frantsesa, Astigarragara ohitu ezinik

Ama frantsesa, Astigarragara ohitu ezinik Ama frantsesa zuen, aitak gerra garaian ezagututakoa. Errepublika garaian Astigarragara etorri ziren bizitzera; ama, baina, ez zen ohitu hemengo bizimodura eta alde egin zuen. Azkenean, amonak hazi zituen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-014-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ama frantsesa zuen, aitak gerra garaian ezagututakoa. Errepublika garaian Astigarragara etorri ziren bizitzera; ama, baina, ez zen ohitu hemengo bizimodura eta alde egin zuen. Azkenean, amonak hazi zituen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nik nun ama frantsesa. Ta gerra denboran, gure aita zana hara jun zan nunbaitte, ta ein zun han adixkidia billatu, ta beakin ezkondu. Ta geo, republika garaiyian, hogeita hamarrian jaiyua naiz ni, ta etorri giñan honea, Astigarragara bizitzea, ostea, lehengo tokira.
- Hogeita hamarrian jaio ziñan?
- Bai.
- Ta ze hillabete eta ze egunetan? Ze egunetan?
- Zein egunetan? Ba jaiyo nintzan, ekaiñan hamalabian.
- Ta ordun etorri ziñaten zure aitta ihesi, bueno...
- Gure aitta, ez, gure aita ta danok etorri giñan, bi arreba dittut, bat hilla dao hoi, oain bat. Ta etorri giñan danok honea Astigarragara. Ta gure ama zanak gu utzi ta alde ein ein zun.
- Nolaz ba?
- Pues aitakin, aidanian, gu ttikik giñan, baiño ez omen zun ondo eramaten. Han ateratzen emen zian beti alkarrekin ta parejak. Ta hemen, berriz, gizonak lagunakin, ta hari ez gustatzen aidaninan, ta alde in in zun. Bartzelonara jun zan beste arreba bat hartuta. Aita jun zan, ta ekarri in zun ostea arreba hori. Ta Astigarragan bizitzen giñan. Ta geo aitta hil zan, ta etorri giñan bizitzea, amonak ekarri zigun bere etxea, honea, ta hementxe hazi giñun, ahal zan bezela.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia