Kongregazioak; dena bekatua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-010-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kongregazioak. Luistarrak eta Mariaren Alabak. Dena bekatua zen. Loiolan Ubako ospitalea biriketako gaitza zutenentzat. Bisitan joan, eta gero Loiolako kuartelean soldaduekin dantzan!
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko apirilaren 26a
- Iraupena: 0:01:13
- Erref: ATG-010/037
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Osasun-zentroak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Kongregazioak
Transkripzioa
- Bai, bai, Luistarrak ta Marian Alabak'e bai, ta hoi ba, esto zean, este, Ama Birjiña Kontzesiyoko eguna, eta klaro, komuniyua hartu bihar, eta dena pekatua gendun, pentsatzia ta denak zeatu. Eta zea, lagun bat bagendun hor zean Loyolatikan goikaldian ordun izaten zan petxutik eta zegonantzako enfermuentzako, ba, zea, este, ospitala bezela edo zerbait. [...] deitzen zayonaz. Eta lagun bat genekagun hor zerbaitte petxutikan zeatua hor, Ama Berjiñako [...] haikin, ta [...] giñan, zea, bixita Xabina ta biyok. Eta jetsi gea, zea, kuarteleta, zeara, musika festa baitzan han zean, soldadukin dantzan! "Xabina, goizian kumuniyua hartu diñu ta zer ai gaittun oain! Juergak'e pasatzen genittun e? Juergak'e pasatzen genittun, bai.
- Pekatu guztik goizian konfesatu, kumuniyua hartu ta...
- Ta hurrengo egunian ya, zea, mutillakin dantzatu ta pekatu zean.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!