Erriberak eta portuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-001-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Babarruna, artoa eta baratzea. Erribera. Ibarluze. Martutene. AHT. Azkenengo zentrala. Porturik ez zen Astigarragan, Hernanin bai. Ergobiraino iristen da itsasgora.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 21a
- Iraupena: 0:01:38
- Erref: ATG-001/036
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Aldaketak eta arazoak , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa
Transkripzioa
- Babarruna ta zala esaten dezu gehiyena: babarruna, artua...
- Artua ta baratza.
- Hemen erribera asko zen, ez?
- Uuu, hemen erribera ikearri. Ba al dakizu nolako, zea, Ibarluze... Haik'e danak eta hemen hasi zeatikan Orbegozueneko hontatik eta Astigarragako zulu hoi, hoi kriston erriberak zian. Millakak eta millaka metruak zian hor. Oaindikan'e, oaindikan'e... Geo Martuteneko zulu hoi, dana. Oaindikan'e, oaindikan'e sail earrak bade hor e? Honako tren rapidua o pasa bihar dula o... ta horrentzako reserbatu ta hor oaindikan'e sail haundik daude.
- Eta erreka bazter hoi aberatsa izango zen ba gauza batian o... Zentralik eta izaten al zen?
- Ez, atzeneko zentrala hemen bakizu nun daon? Lizarra ba al dakizu nun zan zuk?
- Ez.
- Ibarluze? Ibarluze? Hua baiño pixkat lehentxio zan.
- Azkenengo zentrala.
- Bai, hortxe, oain'e han dao hua.
- Goizuta aldea.
- Bai, Goizutatikan horrea. Hoi zan atzenekua. Hortik behera ez zan zentralik.
- Baiño portua bai, ordia?
- Bai, portu esaten diyotena Hernanin e? Hernanin.
- Astigarragan ez zan?
- Ez, ez zan Astigarragan.
- Gaizki ikusi dut ordun. Hor erreka hortan izaten al zan barkuk eta haik eta izaten al zan?
- Portuaiño baiyetz esaten due, nik ez det ezautu.
- Oain Ergobiraiño marea alta, Ergobiko zubiya nola dao? Horreaiño esaten dute altxatzen dala marea alta, horreaiño.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!