Asteasu (Gipuzkoa)

Ezin nobioa aldatu, lehen

Ezin nobioa aldatu, lehen <p>Lehen ez zuten nobioz aldatzen. Batekin hasi eta beti harekin, baita txarra tokatuta ere. Tratu txarren konturik ez zen aditzen, ezkutatu egingo ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AST-001-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen ez zuten nobioz aldatzen. Batekin hasi eta beti harekin, baita txarra tokatuta ere. Tratu txarren konturik ez zen aditzen, ezkutatu egingo ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, uain aiñeko zeaik ez zan izaten ordun, ahaztu aldik eta, eo utzi aldik eta.
- Behin hasi ta segi!
- Hoi da desgraziya, e?
- Beno, ona tokatu ezkeo ez.
- Zere denbora guziko ona tokatzia... Uain pentsatzen det nik e, ez dala errexa. Nik badamakizkit berrogeita sei urte alarguna ta, beno. Baiño zere denboa guztin batekin’e... Ona tokatzen bazazu, ondo, baiño erdipurdiko bat o txar bat gertatzen bazazu, eon zaittez beti hari beira.
- Jo, baiño nik uain jende askoi galdetzen diot... ze nei iruitzen zait, ba, ezkontzako momentuan, garai haitan, ni neska gaztia imajinatzen naiz han, ta bildurra emango liakela ezkontziak. Ta jendiai galdetzen diot, emakumei ,ta “Bildurrik ez al zizuen ematen ordun?” ta ezetz erantzuten die gehienak.
- Ez bait dakizu zer datorren. Ta ez dakizunian, ez dakazu bildurrik. Ordun ez genekiun eo txarra eo ona o ze izango zan, ta ordun ez dakazu bildurrik.
- Ez zenuen aitzen hola ixtori...
- Ez, holako, holako... trixteik ez uain bezelakoikan. Ordun’e gaizki pasatzen zianak izango zian. Baiño ez zan aitzen. Gaiñea, basarritan gorde ingo zan holakua izan ezkeo. Zertako aiko ziñan, parra ingo zizuen igual ta, gero bata bestiai esan ta. Ez, ez, ordun uain bezelaxe izango ziala uste det txarrak eta onak, bai andriak eta bai gizonak. Beti ez dia gizonak txarrak e, hoi`re esan bihar da.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia