Arüe-Ithorrotze-Olhaibi (Zuberoa)

Etxarriko festetan ezagutu zuen senarra

Etxarriko festetan ezagutu zuen senarra Dantzan gaztetatik egin du. Dantza librerik ez, bestelakoak. Dantza-klaseak zerrendatzen ditu. Ithurrotzen eta Olhaibin ez zen plaza formalik, gudronatu (asfaltatu) gabe baitzegoen lurra. Senarra Etxarriko festetan ezagutu zuen, dantzan. Etxarrira anitzetan joaten ziren festara.
Dantzan gaztetatik egin du. Dantza librerik ez, bestelakoak. Dantza-klaseak zerrendatzen ditu. Ithurrotzen eta Olhaibin ez zen plaza formalik, gudronatu (asfaltatu) gabe baitzegoen lurra. Senarra Etxarriko festetan ezagutu zuen, dantzan. Etxarrira anitzetan joaten ziren festara.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zu oroitzen zira ttipitan zertan jostatzen zinen?
- Dantzan!
- Dantzan? A bai?
- A bai! A dantzan bai e!
- Eta non?
- E? ba, plazetan! Bena amiñi bat handitü ondun e!
- Bai, bai, bai.
- Bai.
- Eta zer dantzatzen zinuen? [...], hola?
- E... ez, hoi eztit ikasi. Nik baltsa, "oui, la valse, et la java, et la marche, et... le swing et..."
- A! Oso ondo!
- "Oui" !
- Eta zer egoten zen? Akordeoina?
- Akordeona, eta bai besteik e bai. Bena akordeona bai süstut.
- Hemen, Olhaibin bai edo Etxarri eta Arüen eta hor?
- Arüen eta Etxarrin bena Olhabin, ez beitzen plazaik, ez beitzen gudronatüik e oai bezala ordin... ahal [...], ez eta Ithorrotzen e! Ithorrotzen e, pesta eiten züzün bai, bena... ez züzün aise dantza artzia! Ordian... Bai.
- Hori mutil, mutilak ezagutzeko ongi egonen zen?
- Bai. Bai, bai.
- Eta non ezagutu zenuen senarra?
- A, pestetan, Etxarrin.
- A!
- Dantzan, dantzan artzian! Bai, "oui". Geo familia bazien Etxarrin e! Zeen eta senar zenaen ama etxarritarra züzün. Bai, etxar(ri)tarra züzün. Ta haat heldü zitzün uiñez e! [...] elgietan gaindi.
- Ah, oinez?
- Uiñez, "oui".
- Haat heldü züzün meza, pestalat eta "voilà". Ta gü Etxarri eta Aiben limitan beiginen ordian beti Etxarriko pestetan gintützün. Bai.
- Etxarri eta Arüe dira oso juntaturik?
- Bai.
- Oso hurbil?
- Bai, biziki, bai, bai, hürbil-hürbil. "Oui", bai, bai.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia