Arüe-Ithorrotze-Olhaibi (Zuberoa)

Alabek euskara konprenitu bai baina elekatu ez

Alabek euskara konprenitu bai baina elekatu ez Zuberotarrez mintzo da Maddi. Alabek euskara baizik ez omen zekiten eskolan hasi zirenean, baina geroztik utzi eta orain ulertzeko gai dira baina ez elekatzeko. Herrian diren gazte eta haurrek ba omen dakite euskaraz.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AIO-001-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zuberotarrez mintzo da Maddi. Alabek euskara baizik ez omen zekiten eskolan hasi zirenean, baina geroztik utzi eta orain ulertzeko gai dira baina ez elekatzeko. Herrian diren gazte eta haurrek ba omen dakite euskaraz.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ulertzen dugu e.
- Bon!
- Xiberotarrez nola erran duzu?
- Gü xüberotarrak beigia. Ni xiberotarrez mintzatzen nüzü.
- Bai, bai, bai. Ongi, ongi. Eta zure alabak badaki euskaraz?
- Badaki, egin... egin dizie üskaa. "Enfin" gehienak, gehiena [...] oküpatzen. Haik eskolaa jun artino beti üskaaz mintzo... mintzo züzün. Bena geo eskolan abiatü ondun, üskaa ützi. Eta oai konprenitzen bai, konprenitzen dizü e, bena eleka artzeko, eztüzü... ausart. Bai, bai. Eleka artzeko... Ta bigarrena aldiz, haik egin dizü bo... baxola artino. Üskaa. Bena hua ere eleka artzeko, eztüzü... trebe.
- Ez da, ez dago trebe?
- Ez. Bai, eztüzü trebe. Bena konprenitzen e gaiñea.
- Konprenitzen?
- Ba, bai, konprenitzen haik. "Oui, oui, oui."
- Eta bestela, hemen herrian eta mintzatzen da usu euskara?
- O, bai... üskaa... ba, bai. Güen artin, edo frantsesez... beita orotaik ene... beita...! Eztü denak konprenitzen üskaa! Ordin hekin frantsesez eta... frantses... amiñi bat anglesin eta hola!
- Eta euskaldunak, zuen artean, aski... anitz zarete?
- Ba, bai. Ba, bai. Ba, bai.
- Anitz zarete bai?
- Ba, bai. Bai.
- Eta gazteetarik eta bada edo...?
- Ze...?
- Gazteetarik eta...
- Gaztiak? Bai... ez biziki ez!
- Ez biziki?
- Ez, ez... bizpalau... bo... ba, bai... baiño beizik gazteik... biga. Neskatu bat eta, neskatuxa bat eta mutiko bat. Gaztietaik.
- Bai.
- Eta geo, gazte, gaztiagoetaik, ordian haurretaik, bada biga, lau... ba, bai.
- A, beno, badoa hazten behintzat.
- Ba, bai.
- Ikastolara joaten dira?
- E...?
- Ikastolara joaten dira?
- E... ez.
- Ez?
- Ez. Ez, ez, ez, ez. E... nihue.
- Eskola frantsesera?
- Bai. Eskola frantsesean bai.
- Eta euskaraz...?
- Bai. Üskaa halee badükezie ba segürra. Ba, [...] badutela xipiek e.
- Bai, badira.
- Bai. Xipi dieno, ba... badizie eskuara e.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia