Arüe-Ithorrotze-Olhaibi (Zuberoa)

Antzina bearnesa ikastera Bearnora

Antzina bearnesa ikastera Bearnora Zuberoako mugan biarnesa ia galduta omen dago, frantsesa da nagusi. Lehenago mutilak morroi bidaltzen omen ziren Bearnora biarnesa ikastera. Maddik ere badaki, sei urte egin baitzituen han neskame.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AIO-001-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zuberoako mugan biarnesa ia galduta omen dago, frantsesa da nagusi. Lehenago mutilak morroi bidaltzen omen ziren Bearnora biarnesa ikastera. Maddik ere badaki, sei urte egin baitzituen han neskame.

Transkripzioa

- [...] euskaldunak badira edo...?
- Bai, han xübeotar arrunt. Heen aldiz ez. Heen mane... manexa oai. Bai.
- Eta gero han gaskoia, ez?
- E... ez.
- Bearnesa, ez?
- Bai, biarnesa, bena eztizie biziki pratikatzen biarnesa.
- Ez e?
- Ez.
- Euskara gehiago?
- Zeen eta... hasi zützün bai bena... ez eta ere üskaa ere ez! Frantsesa... frantsesa.
- Eta zer iduritzen zaizu?
- E?
- Zer iduritzen zaizu?
- Bof...! E... geo, adin batetan, onduan, o, ikasten düzü beti ba amiñi bat. E... üskaa izanik ere, edo... edo biarnesa izanik ere... Erran dakotet nik behar zela ikasi... Lehenagoko denboan, e... üskaldünek, heen, igortzen zitzin Biarnoat. E... mutiko gaztik biarnes... biarnesain ikastea.
- Ah bai?
- Ah ba, ba. Bai. Aita... aita zena, eniak, biarnesa bazekizün kurrent.
- Bai?
- Ba, bai e... ni ere izan beiniz Biarnon neskato.
- Ah bai?
- Ordian egon nüzü sei urte Biarnon. E be bena nik ere konprenitzen dit biarnesa e. Ba, ba,bai. Geo elekan artzeko segidan... ez. Hitz zunbeit bai bena...

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia