Arüe-Ithorrotze-Olhaibi (Zuberoa)

Erositako nobletasuna Abadiatarrena

Erositako nobletasuna Abadiatarrena Nobleak omen ziren Ithurrotzen. Hainbat etxe zuen Abadiatarrak herri horretan eta Olhaibin. 5-6 etxe dira bakarrik Olhaibin. Jatorri apalekoak omen ziren Abadiatarrak baina nobletasuna erosi egin zuten Ameriketan dirua eginda gero.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AIO-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Nobleak omen ziren Ithurrotzen. Hainbat etxe zuen Abadiatarrak herri horretan eta Olhaibin. 5-6 etxe dira bakarrik Olhaibin. Jatorri apalekoak omen ziren Abadiatarrak baina nobletasuna erosi egin zuten Ameriketan dirua eginda gero.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Noble beitzien Ithorrotzen.
- Nobleak [...] jauregi hori?
- Bai... Nobliak zützün, ordian heen, etxetiarrak zützün oro Ithorrotzen. Olha(i)bin... eta Olha(i)bin ee bai, bi etxe.
- Ah bai?
- Ba, hiu ee.
- Hiru bakarrik e?
- Bai. Hiu etxe Olha(i)bin. Denak ee, eta...
- Horienak?
- Bai, bai, Abadiatarrenak. "Oui, oui". Ordian hartako Olha(i)bin egiazko familia olha(i)bitarrik eztüzü bo... bost, sei etxe. Bai, eztüzü gehio.
- Zenbat etxe dira?
- E?
- Zenbat... zenbat etxe, Olhaibin?
- Etxen? Oai etxe egoiten?
- Zenbat, bai. Zenbat etxe?
- Etxen egoiten? Ala etxe egoiten?
- Etxe, bai.
- Etxe, ba, bai, sei etxe, bospasei etxe. Bai, bai, bai. Biga... lau... bai, sei... zazpi izan [...], bai.
- Eta Ithorrotzeko Jauna izanen zen diruduna, ez? Ithorrotzeko Jauna...
- E... bai, bai.
- Diruduna izanen zela...
- Ba, bai...! Oro bezala!
- Badu etxe...
- "Enfin", Ameiketaik üken beitzien.
- Ah...
- "Voilà". Bai, bai, hartako... bai.
- Eta han dirutu zen?
- "Voilà". Bai, eta geo [...] hastez, ez züzün bate noblik. Bena nobletazüna eosten beita. Ordin horxe beian ai zitzün, eosi zizien. Bai, ai zizün "à Camou".
- Bai... Ah bai, Gamuen?
- "Oui".
- Bertze jauregi handi hori?
- Bai. "Oui".
- Eta gero...
- Heen... heen züzün, heen, behin heen. E...betidanik heen, hunat jin, eta geo heen egon eta hua noblezia eosi. Hango...
- Hangoa?
- Hangua eosi, han ezpeitzen "héritier"ik.
- Ah...!

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia