Artzibar (Nafarroa)

Hiriberriko (Artzibar) festak; inguruko herriak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AIB-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

San Andres zen herriko patroia. Nolako festak izaten ziren garai batean. Ahaideak etortzen omen ziren bazter guztietatik. Inguruko herrien inguruko azalpenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemengo patroia noiz da?
- San Andres.
- Festa egiten zen?
- Bai-bai, orai, orai ere.
- Eta zer nolako festa izaten da edo izaten zen?
- Beh, lenao? lenao eta... aundia! izaten tzen; tortzen tziren bazter guzietaik, aidiak eta... denak; oai apenas.
- Ahaideak? familiak eta?
- Familiak bai!... anaëak eta... osabak eta olako! bai. Emen bagindin bida, Uretakoa bat, urtero-urtero tortzen tze(n); da Gorraiztik? Gorraiztik ere etze, etzen bueltatiko, ez. Urtero! etor tzien, e? egun orreki.
- Eta zer egiten zen? bazkari handi bat edo?
- Ah! iltzen ginuen emen auntz bat? edo... zea ori? ta beh! emen jentiak ezpaitzin bizik-, biziegorrian... Orai kendu die yai auek.
- Eta karriketan edo... ‘karrika’ erraten da ‘calle’?
- Karrika, bai.
- Karriketan izaten zen zerbait, edo...?
- Eee! mutillak e... igual, gabaz, tabarnan musean aitzen tziren; emen bazen yendea, yende... igual e... ogeitasei... gizon yuntatzen tzen emen igandero!... tabarnan, bai-bai! ta ori zen... ta gauza ederra! erri guzia ortxe ta... armonia ederrean denak yokuen ta, ori da, ori duzu zea... emen? meza ta olako gauza oek ezpaziren izan? etze, etzire juntatiko ere yendea; ejeje!... goizetan? ëyandetan? yoan mezara? ta... hala! meza ondo? te... Ta... eguerdi artëo? oron bat artio? musean, tabarnan, muskara... denak; olaxe.
- Eta ardo pixka bat edan, zerbait pikatu eta...
- Ah! jo, ardoa... edaten tzen anitz ardo, etzen beste... beste gauzeik etzen!... zerbeza... puxka zenbait? o gaseosa? etzen besterik emen, olakoik. Bai-bai-bai, bermut eta, denetaik badira orai! orai, automobilleki? kotxeki? bazazi Auritza, Arrietan ere bauzu ta... el bar, emen baño (...)? ah! yoaten dire.
- Hemen baino?
- Emen baño obekiago, badakizu; ta gauza, gauza geëago saltzeko, ta... yoaten dira Arritara, ta Auritza? anitz, or... dantza o bada, aber orti... Ni enaiz izan, ez.
- Eta ‘valle’, nola erraten duzue?
- ¿Valle? ballea.
- Eta Urrobi alde honetako Artze ballean, zein da herririk inportanteena? Uritz edo?
- Inportantena? emen?... inportantena emen... abratsena o así nauzu erran?
- Ez, pixka bat zentro bezala edo...
- Zentro... zentroa? Nagore izan da, or Sekretaria beti izan da, baña...
- Hemendik urrun...
- Bederatzi kilometro dago... beiti.
- Uritz zentroago dago, ez?
- Zentroago dago bai, puxkat, lau kilometro badire emendik Uritza.
- Eta herri horietan ere egiten zen festa?
- Bai-bai.
- Eta zein herritan egiten zen festarik handiena?
- Erri oetan? pues... Arrietan, nik uste, yende geiago beti bazen... Erri ttipi oetan? eeeh! yendea, oai ere yendea yuntatzen da, anitz... kotxe, automobilekin, tortzen dire? Aezkoati eta Erroti ta, nondinaëtik tortzen dire... y tira! orai eztuzu emen neska bat ikusten!... eje! nion ere errietan, bada afizionea gar-, Iruñera, bai. Or bada Lusartan?... e, ba badakizu! Esteban...
- Espinal, baina hil zen.
- Espinal, bai; iru neska badituzte? bestea, onekin ezkondu zen? emengo semëaki? ta, eztuzu... denak, denak an dire, neska oiek, Iruñean.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia