Artzibar (Nafarroa)

Saguak hiltzeko bedeinkazioa; prozesioak; misioak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AIB-001-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Saguak hiltzeko bedeinkazioa botatzen zuen apaizak, saguak kendu ezinda ibiltzen ziren eta. Prozesioak ze egunetan egiten ziren. Misioak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Egin izan da hemen prozesiorik denbora batez?
- Bai-bai, bai.
- Zernolakoa, noiz egiten zen?
- Eu! eungo eguneiki(n)! Arrietara juate gine(n); gero beste eun batez tortzen tzen e... Arrita ta Imizkoz, tortzen tziren onara. Ta bezte... eun batez? yoaten tziren e... saguen ta... bendizionea botatzera, ez? sagueri, je! saguen iltzeko, badakizu (...), alto ortaik bat, bixkarr ortaik botatz(e) zute, or; ta or errosarioa errezatzen ginuen...
- Zer, sagu aunitz izaten zen?
- Je-je, je-je! urte bat bai, urte batez bai sorik!
- Eta non ibiltzen ziren saguak?
- Saguak? je! orai e, piensoa den tokian, zaldarea daon tokian, emen... lanak izan tugu ezin, ezin ekendu! arratio aundi goietaik; or badu... txerri-, txerritegia badauka orr e... mutil batek. Or, gizona, ni(k) eztait nundi atratzen diren ainbeste arratio!
- Arratio, e?
- Ba, gaitzak arratuak! ola.
- Eta apezak ematen zuen benedikapena saguak hiltzeko?
- Bai-bai... bai-bai-bai-bai... bai.
- Eta egun, ze eguna da bada prozesioa egiteko?
- San Marko!... egu? San Marko.
- Eta zer beste? Ostegun eta Ostiral Sandu eta, egun horietan ez...
- Ez, emen e... nola deitzen da ori? Korpu Sandu egunean, ordean prozesioa... tortzen tzen onaraño, etxe txar ortaraño; orr e...
- Nondik etortzen zen?
- Elizatik, ya erri guzia, ta botatze gindin e... xunkoa bakizu zer den? xunköa.
- Bai, ‘juncos’ edo...
- Ortaik kortatu? ta... bide guzian, zarri ori.
- Prozesioa haren gainetik pasatzeko?
- Bai.
- Eta ateratzen zuten sainduren bat edo? Santisimoa...
- Santisimoa ta... estandarte bat; estandartëa.
- Arrietan ere egingo zuten...
- Bai, bai, bai... erri guzietan, seguru; orai kendu da ori.
- Eta misioak izan dira hemen?
- Bai, bai, anitzetan, urtero kasik tortzen tziren!
- Nor etortzen zen?
- Azken aldian emen egon tzen ta... Txinatik despäitu zuten... redentoristak; bat? ango, andi, an ibilia etorri zen, oroitzen naiz ortaik, bai. Oai, orai eztut uste, nik estut ikusi, lau urte badugu ya kasik emen ta...
- Eta bestela zein etortzen zen, kaputxinoren bat edo?
- Kaputxinoak, bai, kaputxino oetaik.
- Eta zu txikia zinelarik, euskaraz entzun, aditu duzu misiorik?
- Ez.
- Zu bizi zarela, ez?
- Ez, ez; emen eztut...
- Ez duzu zuk ezagutu...
- Sekula; Orreagan bai! Orreagan bai, Orriagan-eta... e, sermona o espitxa o, nola da erraten dana? ori?... ori euskaras aitu dut nik an.
- Bai? Orreagan bai?
-Orrean bai, baña emen ez, emen eztut entzu(n); bah! emen apezak ere... eztakit, etziren e... Guk amabost urte ein gindin? e... apez batekin; arek domatu zigun denei...
- Hark zer?
- Eje-je-je! domatu zitila aurrek, eje!... Ez gi-, ez nin erran bear olakoik, baña zer!...
- Beraz etortzen ziren...
- Bai, bai... urtero, urtero, urtero kasik tortzen tzire.
- Eta zer egiten zuten, ‘ejercicios’ edo deitzen zirenak?
- Arritara etortzen tziren, da... Arritatik gero onara, egu, egu, egun batez o... o biez o ala; etziren beti tortzen, ez, emengo yendea yoaten tzen Arritara! misionetara, bai.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia