"Aldeanos burros, hablan como los indios"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AGO-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Herrira jaisten ziren eskolara. "Aldeanos burros, hablan como los indios" esaten zieten kanpotik etorritako erdaldunek. Baserritarrek herrikoen kontra jokatu ohi zuten futbolean. "Kanpoztar zapasto horrek" burla egiten zieten. Atzetik segi eta egurra ematen zieten kaletarrei. Erdaraz gaizki egiten zutelako egiten ei zieten batik bat burla.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:02:28
- Erref: AGO-001/010
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
-Ta eskolia nun eguen? Herriko eskola?
-Herriko eskolara bai, herriko eskolara.
-Ta hona bajatzen ziñen?
-Bai, bai, bai hona.
-Han barrioan edo ez?
-Han? Han etze gitxi dau. Hona etorri behar. Guardasolik eta holan bez, zaku bet igual esaten oskun aitek, zakue lepoan iminite joan eskolara! Joe! Igun bazkaltzen ta atzera eskolara.
-Ta aldea egongo zan ba hango baserriko jentea ta herriko jentea.
-Bai, bai. Aldea bai, buf! “¡aldeanos burros!” geituten oskuen herrikoak. Horrik kanpotik etorriko elderdunok, etorten zien orduen ya, ba horrik “¡aldeanos, burros, hablan como los indios!” Partidue olgetan be fulbolera igual ta, ba fulbolera gustau guri be ta, “los aldeanos contra los del pueblo” olgetan gindun, aldeanuek herrikoan kontra. Bai, orduen be… baia horrik kanpoztar zapaztook! Horrik burle eiten oskuen. Gero gu bakizu, eskuek boltsan hartute, baia gero urteiten auren orduen eskuek boltsati, me kaguen! Auren atzean joan… arin eiten euren! Lantzean bateri holan lepoko bat emon ta eskapetan auren /eskapetauren/ bai. Burleka beti! Handi, han parau aurek kamiño hegalian ta gu handi bidian gora danok kuadrillan. “¡Aldeanos, burros!” Kaguen seis!
-Eta burla baserrittarrak izetearren edo euskeldunek izetearren.
-Haik pentsetan euren ba gu holango… auskera iten gindun moduen, auskera ta ba beti atzeratute, berbaz be ondo jakin ez erderaz ta, bakizu, txarto beti, lotsa edo kobarde eskolan. Ba horrik, horrik auki auren arpegi bet eurek… ta gulangoari gero… buf! “¡aldeanos, burros!” jesus! “¡boronos!”
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!