Arrigorriaga (Bizkaia)

Aitak saldu bere behi kutuna

Aitak saldu bere behi kutuna <p>Eugeniok hezita zuen behi parea itaurreko barik lan egiteko. Baina egun batez aitak saldu egin zuen horietako bat. Kontu hartu zionean, "Ugazaba neu naiz", erantzun zion aitak. Futbola ikustera joateko ere ihes egin behar izaten zuen etxeko leihotik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AGO-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eugeniok hezita zuen behi parea itaurreko barik lan egiteko. Baina egun batez aitak saldu egin zuen horietako bat. Kontu hartu zionean, "Ugazaba neu naiz", erantzun zion aitak. Futbola ikustera joateko ere ihes egin behar izaten zuen etxeko leihotik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Auki nauzen behi betzuk hezite ba aurreko barik, itaurreko barik, itaurreko barik… baze ezpabere amak in behar iziten auen ze arrebak edo josten edo haik… holango zeretan ez auren gure in. Bueno ama. Hezite ba, nauk bakarik benga, buelta-ta. Kaguen zera! Aukiten dodaz hezite itaurreko barik ibilteko ta igurdi beten non ikusten doten behixe salduten, behi bat buzterrikoa ta nauk esan ba… zer saltzean dozu ba hau behixeu ba? Buzterrireko behar dogu /du/ ta… derrigor behar dogu /du/ buzterrireko ta zera ta. Hemen nau nez uzaba! Haren errosarioa hori ixiten zan gero be! Hemen nau nez uzaba! Uzaba neu nez, nauk agintan dot! Hori ez zan nok kenduko dotsenik /kendukotsenik/. Ta bere esanak in behar beti, ta bueno. Joaten nintzen kanpofubolera bai, lapurreta moduen, eskapa inde! Jatorduen hasten zan esaten, ba bueno, arrastixen hara joan behar dogu /du/, ya, ya bazkarixe amaituten hasten zanian. Kaguen la letxe! Partidue ba nik, fubola! Lagunek guztixek, euzoak ta… Me kaguen la letxe! Eskapeu ein behar, kuartuen bentanati… gaubian bareoa! Ene! Han be, kanpofubolean, ia egunen baten hona bertara agertuten bajat, bildurregaz han be egoten nintzen. Zer pasazo osten!

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia