Zornotzako mutilak Gernikara
Senarra Zornotzakoa du eta Zornotzako mutilak Gernikara joaten zirenez dantzara, bertan ezagutu ziren. Gazterik ezkondu zen, 23 urtegaz.
- Auzoa: Belendiz
- Proiektua: Zornotzako Urritxe institutuko ikasleen grabazioak
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Estankona - Irati Lezama
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 04a
- Iraupena: 0:00:35
- Erref: ART-005/005
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea
Transkripzioa
- Ta gehixau zer esango dotsuet ba neskak. Gero, gero etor zien aittite ta honek Gernikera ze Zorrontzatik mutillek danak etorten zien Gernikera ez daitt ze egon zan, danak Gernikera! Ta gero ba aittittegaz hasi nitzen ezkero, batien hasarratu ta bestien aiskidetu, ba majo baten ibili giñen. Ta gero gazte gaztetan ezkondu be ein giñen ta ezkondu biherrik ta holan ez gendun euki, kontuz, suabe-suabe, baiña ezkondu nitzen ni hogeta hiru urtegaz ta aittittek lau, bos, sei, zazpi, hogeta zazpi urtegaz. Gero etor zien amatxu ta osaba ta gero honek jaboten ein gendun nehikoa.
Egilea(k): Ane Estankona (Urritxe institutua) , Irati Lezama (Urritxe institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!