Aitaren nondik norakoak gerra garaian
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Danel Goikolea
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:15
- Erref: ARR-188/030
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
-Gero hasi zan Zerrajerara etorten. Ordureko zelabaitteko sindikatuek egongo zien Zerrajeran, eta gure aittei tokau jakon gero gerrara fateie.
-Ordurako kotxia euken?
-Bai, aurretik euken kotxia. Eta tokau jakon fateie... Ez, ez zan fan gerrara zertute, zelan esaten da...
-Deittute.
-Deittute ez zan fan. Joan zan borondatez, eta ibiltten zan frentetik Bilbora erueten heriduek bere kotxiaz. Orduan... heriduek eta hilddakuek, hilddakuek kanpasanture, baiña batez be heriduek. Eta guk gauken tia bat, tia Juliana, Uribarrin bizi zana, Bilbon; harek euken hiru seme frentian, eta gure amak be hemendik ihes ein euenien, haren etxien egon zan. Orduen aitta gerrara fan zanien, eta ibilli holan, ba azkenien abanzadak egon zienien eta ezkutau ein biher izen zanien, kotxioi itxi auen garajen baten edo, ez dakit zan Bergarako garajen baten edo, eta bera ezkutau ein zan, ezkutau zan Somorrostro aldeko pariente batzuen etxian; pariente... ospizianuek zien, baiña bai. Eta eurak delataute, hartu nauen. Eta gero han ein utsien holako juizio morukon bat, eta, klaro, etxeko jabiai be, klaro, delatau ein auen, baiña delittua euken, eta orduen ba gure aittak esan auen: "eske ez daki irakurtzen, eta nik presentau dutsat papel batzuk esanaz legal nenguela eta hori, eta ez dauko delitturik berak". Baiña gure aitte eruen auen Santoñara lenengo, eta gero Puerto de Santa Mariara. Eta, bueno, gero gerra denporan ba gorrixetara pasau zien edo gorrixak zien. Efektu danetarako gure aitte zan gorrixa. Eta kartzelatik etorri zanien Zerrajeran ezin izan zan sartu gorrixa zalako. Orduan abariaz erueten zan oso ondo, baiña eleixara ez zan faten.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!