Arrasate (Gipuzkoa)

Maiatzeko loreak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-188-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Maiatzeko loreak; goizero, 06:30eko mezara joaten ziren. Ondoren, lanera kooperatibara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta bueno, gu faten giñen xei t´erdietako mezetara, "Maiatzeko lorak" izeten zien, han be pribilejion batzuk irabazten zien, ez dotsut esango garbi zeintzuk, baiñe goxero faten bazintzen maietzien, orduan Ama Birjiñiakin egoten ziñen ondo; eta xei t´erdietako mezetara.
- Egunero baiña?
- Egunero. Eta egoten zan fraille bat, Abaitua, txiki-txikiñe zan, eta papelak, kantu-papelak emuten oskun, eta aizta bixok faten giñen, "hor egongo don Xague... -Xague esaten gutsen-, Xague papelak emuten". Ilusiñuaz faten giñen, gero kantau eitten gauen. Gaiñera euskal kantuek kantetan zittuen, frailliek euskeraz emuten auen. Eta Ama Birjiñiaz ondo egongo giñen, ez dakit, ni...pozik faten gintzen, ez dakit zegaittik. Eta goixetan jaikittie kosta eitten jakun. Eta aittai esaten nutsen: "Aitte -[pentsau bera ez zala faten mezetara]-, aitte, bixer deittuko dustazu sei t´erdietako mezetarako?" Ze despertadorie be bat egongo zan etxe guztirako. Eta "bai." Ixten oskun hamar minutu gehitxuau ohien egoten. "Xeirek eta hamar!", deiketan oskun. Jantzi, mezetara. Etxera etorri, armozau, eta oiñez Elektronikara. Hotzik barik, e. Gero beratzi ordu lana ein.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia