Anoeta (Gipuzkoa)

Aitonak Angelusa errezatzen zuen soroan ari zenean

Aitonak Angelusa errezatzen zuen soroan ari zenean <p>Aitonak debozio handia zuen, amonak ere bai. Soroan ari zirenean aitonak lana uzten zuen Angelusa errezatzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANO-002-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitonak debozio handia zuen, amonak ere bai. Soroan ari zirenean aitonak lana uzten zuen Angelusa errezatzeko.

Transkripzioa

- Hoi aittona, gure aittona, oso zea zan. Baiño gauz bat, gauz bat zan sorua, errezuako zun oso zea haundiya, deboziyo haundiya. Amonak ze esanikan ez, baiño aittona... Baiño gero badeu aitzakiya. Urdun aittonak... aurrena esango dizut errezuana. Ganaukin soruan artua iteko, eta lurra zeatu bihar, meneatu edo, lurra preparatu bihar, ezta, artua-ta iteko. Eta eguardin hamabitako jotzen zan garaiyian Angelus, Angelus, eta aitzen zun bezain zoriz, ba, ganauk-eta geatu eta harek Angelusa errezatzen zun.
- A bai e?
- Goguan nola hartzen dittuzu gauzak, bai txarrak eta onak, goguan nola hartzen dittuzun /hartzeittuzun/ hoi daukagu garai haitako eta... zure deboziyua, elizako oraziyua.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia