Arrasate (Gipuzkoa)

Emakumeak eta taberna giroa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-188-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Emakumeek txikiteorik ez zuten egiten. 1963 inguruan hasi ziren neskak tabernara bakarrik joaten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Txikiteue zelakua izaten zan?
-Txikiteuek? Ba beitu, txikiteuena dauket nik kontu hau esateko. Txikiteue emakumak ez geuen eitten. Txikiteue eitten auen gizonak, eta neure sasoien, eta nabil esaten hirurogeta hiruan edo, hasi giñen emakumak tabernara bakarrik sartzen. Eta honek, Pepe Agiriano-eta, ondion be hor Portaloian egoten da hori, horreinddako izen zan izugarrizko eskandalua. Ze euren espazio bat guk hartu ein gauen. Eta akordetan naz behin lanetik urtenda, alkarrekin lana eitten gauen, lanetik urten eta etorri nintzen tabernara; eta orduen Bar Mendi zan ez hola taberna-taberna, hola Plus Ultra zan moduko taberna; zan hola apurtxo bat holan kafeterixa estilora-edo. Eta bueno, Coca Colan bat edo, Kasen bat edo, ze aukerak be ez euzen asko gehixao: ardaue, zurixe, baltza, koiñak hiru edo lau marka, Jerezen bat, Malaga Virgen-eta, ba aukerak be ez euzen asko. Guk Kasa-edo, modernuenak horretxek zien Kasa eta Coca Colia, holakon bat hartzen. Sartu zien gizonok. "Ez jakixau ze ikusi bihar doun, andrak hasi dittuk tabernara sartzen bakarrik eta. Ointxe ez jakixau ze ikusi bihar doun!" Larri.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia