Arrasate (Gipuzkoa)

Zarautzera udako oporretan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-188-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Medikuaren etxean lanean egon zen denboran, asko irakurri zuen. Udan, Zarautzera joaten zen beraiekin. 14 urterekin ikusi zuen lehenengoz itsasoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Han euki nauen aukerie irakurtzeko, bibliotekia eukien etxien. Eta butakak!, butakak eukien. Eta zan etxe zahar haundi bat; hori farmazioi oin bota daue ba, plazako farmazia? Haren goixen bizi zien. Ha beroketako bi estufa. Iketzakin ez, kokakin. Berotasun gehixao emuten dau; bi estufa, bat eukien aurrekaldien eta bestie atsekaldien. Bueno, han deskrubriru nauen hori. Eta gero harek uran faten zien beranietan Zarautzen, etxie eukien, eurak Zarauzkuak zien-eta. Lenengo aldiz itxasua hamalau urtekin ikusi nauen. Bai, hara fanda, klaro. Baiña orduan denporan Mondrauetik faten zan jentie diez y ocho juliuen, jai izeten zana, Santixao egunien... Trenien, ein trasbordue Maltzagan, eta trenien faten zan jentie Zarautzera, plaiara. Niri tokau jaten horrekin fateia, neskatilla zuri-zurixe. Eta gero egun guztie uretan, egun guztie. Ze, klaro, niñerie nitzen, neskatilliaz batera. Eta harek han eukien lehengusuek-eta. Bai, han ondo pasetan nauen. Bi uratan fan nintzen Zarautzera. Eta gure eskola-kontuek horrek.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia