Arrasate (Gipuzkoa)

Koruetako auzo-eskola vs Arrasateko eskola

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-188-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Koruetako eskola askoz aberatsagoa. Gabonetan jaiotza ipintzen zuten abadearen laguntzaz. Aldaketa handia Arrasatera joan zenean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gure denporie ba pasau ein zan hola. Ze nik hamaika urtetik hamalaura bittartien ibilli nintzen hor, ba goixeko eskolie bakarrik. Koruetako eskolie askoz be aberatsaue zan. Eta gero, gaiñera, zeukotzun denpora asko jolas eitteko. Etorten zien Arientzako mutikuek be bai, harekin be jolas eitten gauen. Eta han tremendo pasetan gauen. Gero Gabonetan-eta, Jaiotzaik ez, orduen Nazimentua ipintten gauen. Abadiek ekarten oskun kamaratik kaja baten figurak-eta, betik beste kaja baten, izarra ia eindda auen, hari bonbillia ipiñi, eta piñu baten ipintten gauen, beti bardiña zan. Eta bueno ba, parte hartu eraitten oskun geuri ipintten nazimentuoi, eta bidiek eitten serrautsekin, eta... Niretako izen zan kanbixo haundixa hona etorri giñenien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia